Abderrahman Ait Khamouch
Abderrahman Ait Khamouch (Mellab, Maroko[1], 1986ko azaroaren 9a) T46 mailako espainiar atleta paralinpikoa da, iraupen ertaineko lasterketetan eta maratoian aritzen dena. Marokon jaio arren, Espainiara emigratu zen eta 2008ko abuztuan espainiar herritartasuna erdietsi zuen. 2008ko eta 2012ko Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen[2].
Abderrahman Ait Khamouch | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Maroko, 1986ko azaroaren 9a (37 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Programa ADOP (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
|
Biografia
Marokoko hegoaldeko herrixka batean jaio zen, Marrakexetik hurbil. Haurra zelarik, eskuineko besoa ebaki behar izan zioten, eskumutur-haustura baten ostean gangrenatu baizitzaion. Frantziar turista batzuek antolatutako lasterketa bat irabazi zuenetik, lasterkari izateko gogo bizia erakutsi zuen. Marokon etorkizunik ez zuela ikusirik, Espainiara emigratzea erabaki zuen. Aaiunera jo zuen, eta handik lau aldiz saiatu zen pateraz Kanariar Uharteetara iristen. Azkenik, 2001ean, 15 urte zituela, Fuerteventuran lehorreratzea lortu zuen[1]. Ondoren, Madril eta Bartzelonako zenbait babes-etxetan bizi izan zen.
Bartzelonan zegoela, 2003an El Corte Ingles herri-lasterketan parte hartu zuen. Ibilbidea ezagutzen ez bazuen ere, zortzi lehenbizikoetan sailkatu zen. Horren ostean, Kataluniako Atletismo Federazioaren laguntzaz, Bartzelonako Errendimendu Handiko Zentroan entrenatzen hasi zen. 2008an espainiar herritartasuna eskuratu ondoren, Beijingo Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen, T46 mailako 1500 mko lasterketan zilarrezko domina eta 800 mkoan brontzezko domina lortuz[1]. 2012ko martxoan, Bartzelonako maratoian, munduko errekorra ondu zuen, 2h:25’:43” denborarekin[3]. Urte bereko Londresko Paralinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen maratoian[4].
Lortutako sariak
Palmaresa | ||
---|---|---|
Paralinpiar Jokoak | ||
Zilarra | 2008ko Udako Paralinpiar Jokoak (Beijing) | 1500m - T46 |
Brontzea | 2008ko Udako Paralinpiar Jokoak (Beijing) | 800m - T46 |
Zilarra | 2012ko Udako Paralinpiar Jokoak (Londres) | Maraton - T46 |
Erreferentziak
- Marta ARROYO: Abderrahman Ait Khamouch: De la patera al 'Nido'
- Abderrahman Ait Khamouch Paralimpicos.es
- Manel TORNERO: Abderrahman Ait Khamouch récord mundial paralímpico de maratón - See more at: https://web.archive.org/web/20150611002134/http://www.trainingrey.es/content/abderrahman-ait-khamouch-r%C3%A9cord-mundial-paral%C3%ADmpico-de-marat%C3%B3n#sthash.EU33cj7v.dpuf Trainingrey.es
- Ait Khamouch pierde el oro a consecuencia de un ataque de tos Mundodeportivo.com