Abdelmalek Drukdel
Abdelmalek Drukdel (arabieraz: عبد المالك درودكال; Meftah, 1970eko apirilaren 20a – Mali, 2020ko ekainaren 3a),[1] gerra-izenez Abu Musab Abdel Wadud (أبو مصعب عبد الودود) deitua, aljeriar buruzagi jihadista izan zen. Aljeriako Gerra Zibilean Islamiar Talde Armatuko (GIA) kide izan ondoren, Predikazio eta Borrokarako Talde Salafistako emir bilakatu zen 2004an. 2007an talde horrek Al Kaidarekin bat egin zuen, Islamiar Magrebeko Al Kaida izena harturik. Frantziako Armadak hil zuen Drukdel 2020ko ekainaren 3an, Mali iparraldeko gatazkako operazio militar batean.[2]
Abdelmalek Drukdel | |||
---|---|---|---|
2007 - 2020 - Abu Ubaidah Youssef al-Annabi (en) ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Meftah (en) ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||
Heriotza | Mali, 2020ko ekainaren 3a (50 urte) | ||
Heriotza modua | borrokan hilda: bala zauria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | University of Blida (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | arabiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Kidetza | Islamiar Magrebeko Al Kaida | ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | Emir | ||
Parte hartutako gatazkak | Aljeriako Gerra Zibila Afganistango gerra Islamiar insurgentzia Ipar Afrikan | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | sunismoa |
Erreferentziak
- French forces kill al-Qaida's north Africa chief in Mali. The Guardian, 2020ko ekainak 5, theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 7).
- La France annonce avoir tué le chef d’Al-Qaida au Maghreb islamique lors d’une opération au Mali. Le Monde, 2020ko ekainak 5, lemonde.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 7).
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Aljeriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.