Abdelkader El Djezairi
Abdelkader ibn Muhieddine (Guetna, Otomandar Aljeria, Otomandar Inperioa, 1808ko irailaren 6a – Damasko, Siriako Valierria, Otomandar Inperioa, 1883ko maiatzaren 26a), (arabieraz: عبد القادر ابن محيي الدين ʿAbd al-Qādir ibn Muḥyiddīn), Abdelkader emirra edo Abdelkader El Djezairi moduan ere ezaguna, Aljeriako emirra izan zen.
Abdelkader El Djezairi | |||
---|---|---|---|
1832 - 1847 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | عبدالقادر | ||
Jaiotza | Guittena (en) , 1808ko irailaren 6a | ||
Herrialdea | Otomandar Inperioa | ||
Heriotza | Damasko, 1883ko maiatzaren 26a (74 urte) | ||
Hobiratze lekua | Damasko El Alia Cemetery (en) | ||
Familia | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | arabiera | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, soldadua, Mujahidina, zientzialaria, Erresistentziaren kidea, poeta eta idazlea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | Emir | ||
Parte hartutako gatazkak | Battle of Macta (en) Q28717526 Battle of Ammal (en) Q28717513 Battle of Oued El Alleug (en) Battle of Beni Mered (en) Battle of the Smala (en) Battle of Tadamait (en) Second Assault of Dellys (en) Battle of Tizi Ouzou (en) Q28717524 Q28717511 Battle of the Col des Beni Aïcha (en) Iron Gates (en) Battle of Mazagran (en) Q20089803 Q20089710 Q22249018 Battle of Sidi-Brahim (en) Battle of Kheng-Nettah (en) Battle of l'Habrah (en) Bataille de la Sikkak (en) Q27250853 Battle of Oued Aslaf (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | sunismoa islama | ||
Frantziar kolonialismoaren kontrako borrokagatik ezaguna da, eta aljeriar nazioaren aitatzat jotzen da. Literaturgintzan ere aritu zen.
Abdelkader pastorala antolatu zuten Zuberoan 2021ean Jean-Louis Davant euskaltzainak idatzi testuan oinarri gisa hartuta. Davantek, Frantziako milaka gaztek bezala Aljeriako gerlan parte hartu zuen. Han 103 euskal herritar hil ziren gerlan, horien artean 22 xiberotar. Abdelkader mende eta erdi lehenago aritu zen gudari Aljerian bere lurra, herria, eta fedea zaintzen, Frantziako kolonialismoaren aurka Pastoralean ohikoa izaten da ate urdinetik ateratzea, baina kasu honetan Aljeria inbaditu zutenak ate gorritik atera dira. Kristau eta musulmanen arteko harremanak lantzen ditu pastoralak, haien arteko zubiak eta gogoetak sorrarazten.[1]
Bizitza
Izen oneko familia batean jaio zen, amak irakatsi zion irakurtzen eta idazten, eta aitarengandik jaso zituen lehen erlijio eta teologia lezioak, sufien filosofia barneratuz. Gaztetatik hezkuntza ona jaso zuen, legedia, gramatika, teologia, eta zientziak ikasi zituen, eta interes berezia zuen politika eta herri kristauen historia ikasteko.
1830ean frantziarrek lurraldea okupatu zutenean, bertakoek uko egin zioten haien aginpidea onartzeari. Abdelkaderren aita eri zenez, Abdelkaderrek familiaren lidergotza hartu eta tribuak batu zituen bere gidaritzapean.
1832an sultan izendatu zuten jarraitzaileek, baina Abdelkaderrek uko egin zion tituluari, ez zegokiolakoan, eta emir titulua erabili zuen (24 urte zituen). Frantsesen aurkako gerra santua (jihad) aldarrikatu eta gidatu zuen hamabost urtez. Emirraren garaipenak tarteko, Desmichels tratatua izenpetu zuen frantziarekin, 1834an. Gatazkak, ordea, 1837 urterarte jarraituko zuen, non frantziak zenbait lurralde Abdelkaderren kontrolpean utzi zituen, baina beti ere Frantziaren menpe (Tafnako tratatua).
Bere kontrolpeko eremua egonkortze eta garatzeari ekin zion Abdelkaderrek: zerga bilketa, hezkuntza eta osasun sistemak martxan jarri zituen, eta eskubide zibilien eta gerra presoen traturako arautegi bat ere ezarri zuen, haien eskubideak errespetatzen zituena. Defentsa guneak eraiki eta gotortzeko lanak ere abiatu zituen. Hasieran Tagdemt-en finkatu zuen hiriburua, baina beranduago, Frantziarren erasopean, hiriburu nomada bat sortzeko planak egin zituen.
1839an frantziar armada tratatuak debekatzen zizkion lurraldeetan espedizioak egiten hasi zen. Abdelkaderrek, tratatua hautsi zutela argudiatuz, erasoari ekin zion. Frantziako generalek lur-errearen estrategia jarri zuten martxan, biztanlerian gosea eta errepresioa zabalduz. 1842tik aurrera Frantziaren nagusitasuna nabarmentzen hasi zen. Azkenik, 1847an, gerlari gehienak sakabanaturik eta gotorlekuak harpilaturik, Abdelkader errenditu egin zen Alexandria edo Acrera bakean joatearen truke. Frantsesek, ordea, ez zuten akordioa errespetatu eta preso hartu zuten.
Presondegian bost urte igaro ondoren, Ekialde Hurbilera abiatu eta Damaskon eman zuen bere bizitzaren bigarren aldiko denborarik gehiena, erlijiozko meditazioari emana eta obra mistikoak idatziz. Sirian zen bitartean, kristauen kontrako erreboltak baretzen ahalegindu zen Damaskon, eta han zeuden kristau askok berari esker salbatu omen zuten bizia[2][3].
Eragina
Abdelkaderrek eragin nabaria izan zuen Aljeria estatuaren sorreran. Haren arerioek ere haren gizatasuna goraipatu zuten hura hil eta gero ere, izan ere gerra presoei erakutsi zien begirunea ez zen batere ohikoa garai haietan.
1846an sorturiko Iowako Elkader herriak Abdelkaderrengandik jaso zuen izena, fundatzaileek biziki miresten baitzuten kolonialismoaren kontra egin zuen borroka[4].
2020ko Zuberoako pastorala Abdelkader pastorala izango zela iragarri zen, Jean Louis Davantek idatziriko testutik abiatuz[3]. Alta, Covid izurritea zela eta, 2021ean jokatu zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-09-16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Kanaldude. (2021-07-05). Abdelkader "Aljeriar gudaria eta saindua". (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
- «Commander of the Faithful: The Life and Times of Emir Abd el-Kader, A Story of True Jihad | Middle East Policy Council» mepc.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- Hitza, Joanes Etxebarria-Ipar Euskal Herriko. ««Intelektual handi bat izan zen Abdelkader»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- «History of Elkader, IA» www.elkader-iowa.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).