Abbas Kiarostami

Abbas Kiarostami (persieraz: عباس کیارستمی; Teheran, 1940ko ekainaren 22a - Paris, 2016ko uztailaren 4a) irandar zinema-zuzendari eta gidoigilea izan zen. Arte Ederretako ikasketak egin zituen. Pintore eta diseinatzaile grafiko gisa jardun zuen lanean. 60ko hamarkadan, sormen handia erakutsi zuen publizitate-zinemagintzan, eta iragarki asko egin zuen. 1969an, Haur eta Nerabeen Adimen Garapenerako Institutuan sartu zen. Institutu horren babespean, hainbat film labur egin zituen, gehienak didaktikoak, adibidez, Nan va kuche. Iraultza Islamiarra baino lehen, bi film luze egin zituen. Iraultzaren ondoren, Iranen geratzea eta institutu horretan jarraitzea erabaki zuen. Haurren mundua islatzen dute Kiarostamiren film askok. 1987an, Jâne-ye dust koŷâst? filma grabatu zuen. Locarnoko 1989ko Jaialdian, oso harrera ona izan zuen, eta ospea eman zion nazioartean. Beste film aipagarri batzuk hauek dira: Avvaliha (1985), Mashq-e shab (1989), Nama-ye nazdik (1990), Zendegi va digar hich (1991), Olibondoetan zehar (1993), Gerezien zaporea (1997). Azken film horri Urrezko Palma eman zioten 1997ko Canneseko Zinemaldian. 2010ean, Copie Conforme (Copia Certificada) filmak Urrezko Galburua irabazi zuen Valladolideko Semincin, eta filmeko protagonista Juliette Binochek, Emakumezko Aktore Onenaren Saria, Cannesko Zinemaldian.

Abbas Kiarostami

Bizitza
JaiotzaTeheran, 1940ko ekainaren 22a
Herrialdea Iran
Talde etnikoaIrandar herriak
HeriotzaParisko 14. barrutia, 2016ko uztailaren 4a (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: urdaileko minbizia
konplikazio kirurgikoa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTeherango Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
persiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, argazkilaria, zinema ekoizlea, poeta, film-muntatzailea, aktorea, margolaria, eskultorea, argazki-zuzendaria, diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea, fotokazetaria, editore-laguntzailea, producer (en) Itzuli eta errealizadorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0452102 Allocine: 11778 Allmovie: p191140 TCM: 523526
Musicbrainz: bfce7e79-90f7-4772-9f25-c4bc383be259 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.