ABBA

ABBA Suediako musika talde entzutetsu bat izan zen, batez ere pop musikan aritu zena. 1972an hasi eta hamar urtez hainbat disko arrakastatsu argitaratu ondoren, 1982ko abenduan amaitu zuen bere ibilbidea. 1974an Eurovision Abesti Lehiaketa irabazi zuten. Taldekideak lau ziren, bi emakume eta bi gizon: Benny Andersson, Anni-Frid Lyngstad, Agnetha Fältskog eta Björn Ulvaeus. ABBAren musika pop estilokoa zen, doinu itsaskorrekin, letra errazekin eta beren estilo propioarekin, nesken ahots harmonikoez osatua. Björn eta Agnetha taldea sortu baino hilabete batzuk lehenago ezkondu ziren; Benny eta Frida aldiz 1978an ezkondu ziren. 1982an, bi bikoteak banatzean, musika estilo desberdina erabili zuten eta letra sakonagoak idatzi zituzten.

ABBA
Datuak
JatorriaStockholm, Suedia
Musika motaPop rock, Euro disco, Europop, Schlager, Dance, Glam rock
Urteak1972–1982
Produkzioa
Diskoetxea(k)Polar, Polydor, Atlantic, Universal, Epic, Vogue, RCA, PolyGram, Sunshine (Rhodesia-Zimbabwe), Ariston/Dig It (Italia)
ManagerraStig Anderson
Taldekideak
Benny Andersson, Anni-Frid Lyngstad, Agnetha Fältskog, Björn Ulvaeus
Sariak
Jasotako sariak
Nominazioak
Informazio gehigarria
www.abbasite.com
IMDB: nm1755868 Rottentomatoes: celebrity/1000012-abba Allmovie: p24 Metacritic: person/abba TV.com: people/abba
Facebook: ABBA Twitter: ABBA Instagram: abba Youtube: UCYPs4y5esNqx6ax1CxZws6Q TikTok: abba Souncloud: abba-official Spotify: 0LcJLqbBmaGUft1e9Mm8HV iTunes: 372976 Last fm: ABBA Musicbrainz: d87e52c5-bb8d-4da8-b941-9f4928627dc8 Songkick: 124886 Discogs: 69866 Allmusic: mn0000922728 Deezer: 180 Edit the value on Wikidata

Hala ere, 2021ean, taldeak bi abesti berri atera zituen beraien itzulerarekin batera.[1][2]

Ibilbidea

ABBA taldea Benny Andersson, Anni-Frid «Frida» Lyngstad, Björn Ulvaeus eta Agnetha Fältskogek osatu zuten. Taldearen izena taldekideen izenen lehenen letrak konbinatuz sortu zuten (Agnetha, Björn, Benny, Anni-Frid). Laukotea 1972an sortu zen Stockholmen, baina 1974 ko Eurovision Abesti Lehiaketan Waterloo kantuarekin izan zuten arrakastari esker hasi zen taldea famatua egiten. Handik aurrera nazioarteko arrakasta lortu zuten melodia gogoraerrazekin, letra simpleekin eta beren berezko soinuarekin, emakumeen ahots harmoniak eta wall of sound delakoa (Phil Sektor produktoreak sorturiko musika efektua) ezaugarri zituztela.

Bjorn eta Agnetha taldearen eraketa baino lehen ezkondu ziren; Benny eta Frida, ordea, 1978an ezkondu ziren. Laurak abeslariak ziren bitartean beraien familiez ere arduratzen ziren. Grabazioek eragin izugarria izan zuten musika merkatuan eta Universal Music Group diskoetxeko talde arrakastatsuenetako bat bihurtu ziren. 70eko hamarkadan album gehien saldu zituen taldea izan zen.

ABBA aurreneko pop talde europarra izan zen europatik at ingelesa hitz egiten zen herrialdeetan arrakasta lortu zuena, batez ere Australia, Zeelanda Berria, Hego Afrika, Canada eta, neurri txikiagoan, Estatu Batuetan. Hala eta guztiz ere, ospe gehien zuten unean, bi bikoteek harreman sentimentala moztu zuten, taldea osorik mantendu zen arren. Aldaketa horiek beren musika estiloan islatu ziren, letra sakonagoak eta musika estilo desberdinak sortuz. Taldea gainbeheran hasi zen, salmentak behera zihoazen,eta lau taldekideetako bakoitzak bere bidea hartzea erabaki zuen. Horrela,1982ko abenduan taldekideek ABBA talde modura beren azken agerpena egin zuten.

Denboraldi batean zehar arrakastarik gabe egon ziren, baina bilduma erako albumei esker arrakasta berreskuratu zuten, eta gaur egun, ABBA munduko talderik ezagunenetarikoa da, 180 eta 400 milioiko salmentekin urtean. Hainbat artistek beren musika interpretatu dute eta Mamma Mia musikala ere egin dute. Talde hau, beren jatorrizko herrialdean ikono bat bihurtu da, eta bere ospeak Europako beste hainbat artistei ateak ireki dizkie. 2010ean Rock and Roll Hall of Fame delakoan sartu ziren.

Osaketa baino lehen

Fridak Björn 1963an ezagutu zuen, talentu lehiaketa batean, eta Agnetha berriz, telebista saio batean 1968. urte hasieran. 1969ko martxoan, Agnethak Björn ezagutu zuen eta berriz elkartu ziren telebista saio batean; beranduago bikote bihurtu ziren. Urte hartako maiatzaren 1ean, Fridak 1969ko Melodifestivalen-en parte hartu zuen, bertan Benny ezagutuz. Aste batzuk geroago kontzertu batean berriz elkartu ziren, laster ezkon-hitza emanez, baina 1978. urtera arte ez ziren ezkondu. The Hep Stars eta The Hotennany Singers taldeak desegin egin ziren 1960ko hamarkadaren amaieran; Benny lehengoko taldekidea zen eta Björn berriz bigarrenekoa. Beraz, Björn eta Benny elkarrekin beren lehenengo diskoa grabatzen hasi ziren, Lycka izenekoa; bertan urteetan zehar egindako konposizioak jaso zituzten. Album horretan, Agnetha eta Fridak parte hartu zuten abesti batzuei ahotsa jarriz.

1970ko apirilean, laurak Zipren izan ziren oporretan eta dibertsioz, kantatzen hasi ziren. Azkenean entretenimendu modura hasitakoa, aurkezpen inprobisatu batean amaitu zen, ONU-ko soldaduen aurrean. Hori izan zen laster ABBA taldekoak izango ziren kideen lehen aurkezpena. 1970ko irailean kaleratu zen Lycka albuma, baina Björn eta Benny-ren izenean bakarrik. Abian jartzeko, Det kan ingen doktor hjälpa eta Tänk om jorden vore ung singelak kaleratu ziren, Agnetha eta Fridak abestuak, arrakasta pixka bat lortuz. Azkenik, 1970ko azaroaren 1an, laurek Göteborgen, Festfolk izeneko kabaret ikuskizun bat aurkeztu zuten (Suediar hizkuntzan hitz joko bat da, “pertsonen festa” edo “bikote lanpetuak” esan nahi duena). Beste kanta batzuekin batera, laukoteak Björn eta Bennyren albumeko arrakastak kantatu zituzten. Ikuskizunak ez zuen publikoaren arreta erakarri, eta, Suedian bira labur bat egin ondoren, lauek, berriro beren banakako proiektuetan kontzentratzea erabaki zuten.

Taldearen eraketa (1971 - 1973)

Lycka albuma atera eta geroxeago, Agnethak bere laugarren diskoa atera zuen När en vacker tanke blir en sång eta Björn-ekin ezkondu zen 1971ko uztailaren 6ean, Suediako prentsaren ustez «urteko ezkontza» izan zena. Agnetha, Björn eta Benny uda horretan hasi ziren elkarrekin emanaldiak egiten, hainbat kontzertu eta telebista programetan batera agertuz. Bitartean, Fridak bere estudioko lehen diskoa, "Frida" izenekoa, kaleratu zuen 1971ko martxoan eta kritika onak lortu zituen. Stig Andersonek esan zuen Benny eta Björn arrakastatsuak bihurtuko zirela: «Noizbait dueto horrek kanta bat idatziko du eta hurrengo arrakasta mundiala bihurtuko da» iragarri zuen. Stig-ek Benny eta Björn kanta bat idaztera animatu zituen, 1971ko Eurovision Abesti Lehiaketarako, hau da, Melodifestivalen Suediar hautaketarako. Bi kanta proposatu zituzten Det kan Ingen Doktor Hjälpa eta Välkommen Till Världen, baina ez ziren ez bata ez bestea onartuak izan. Benny eta Björn 1972ko Melodifestivalenera aurkeztu ziren abesti berri batekin Säg det med en sång abeslaria Lena Anderson zutela. Kanta hirugarren postuan geratu zen, eta Suedian izugarrizko arrakasta lortu zuen. Stig Anderson konbentzituta utzi zuten bide honean zihoaztela.

Hala ere, arrakasta internazionalaren lehen seinaleak ezustean iritsi ziren, Björn eta Bennyren She is my kind of girl abesti sinplea CBS records-ek Japonian erakutsi zuenean, 1972an bi horiei Oriconeko zerrendetan fama emanez. Japonian argitaratu ziren beste bi single, Merry-Go-Round eta Love Has Its Ways baina arrakasta errepikatu gabe. Hala ere, She's My Kind of Girl kantuaren arrakastak Tokyoko Yamaha festibalean Suedia ordezkatzeko aukera segurtatu zien. Urte horretan, azaroan, Björn eta Bennyk Japoniara bidaiatu zuten beren bikoteekin, eta haiek lagunduta Santa Rosa interpretatu zuten, baina abestiak ez zuen saririk lortu.

Lehen arrakasta

Björn eta Bennyk konposizioak egiten jarraitu zuten eta ahots moldaketa eta soinu berriak esperimentatzen. Azkenik, 1972ko martxoaren 29an, taldeko lau kideek People Need Love izeneko kanta bat egin zuten, bertan emakumeek gehiago kantatzen zuten, horrela pixkanaka beraien ahotsak garrantzia hartzen joan ziren. Denak soinu berri horrekin entusiasmatu egin ziren eta Stigek hori sinple bezala zabaldu zuen 1972an. Kantua zerrendetan 17. izatera iritsi zen. Ameriketan arrakasta izan zuen people need love abestiak, baina Stig-en ustez, momentu horretan zuten diskografia txikiegia zen eta ez zeuzkan behar adina baliabide arrakasta hori zabaltzeko. Berak zioen beste diskografia batekin askoz arrakasta handiagoa lortuko zuketela Ameriketan.

1972ko Apirilaren 30ean lehen aldiz atera zen talde a telebistan vi i femman telesail Suediarrean people need love abesten. Arrakasta izan zutenez, lauek beraien lehen albuma batera grabatzea erabaki zuten, nahiz eta talde bat osatzea ez izan beraien lehentasuna. Grabaketa saioak 1970 eko irailaren 26ean hasi ziren eta urriak 25erako dagoeneko kantu pare batzuk amaituta zituzten. Kantu jakin batek Nina, Pretty Ballerina bi neskak zituen protagonista bezala eta bertan bien ahotsen armonia agertzen zen, horrek beren talentuaren kalitatea adierazten zuen. Urrian, he is your brother kantua kaleratu zuten, nahiz eta salmenta merkatuan huts egin, lehen postuetan kokatu zen irrati grafikoetan. Agnetha eta Björnek beren lehen alaba, Linda, izan zuten 1973ko otsailaren 23an. Aurretik, Agnetharen haurdunaldiak hainbat arazo sortu zizkien beraien lehen singelaren aurkezpenetan. Alemania eta Austriako taldearen lehen aurkezpenetan, Agnetha Inger Brundinek, Frida-ren lagun batek, ordeztu zuen.

Ring Ring

Grabazio saioak jarraitu bitartean, laukoteko kide batzuek banakako proiektuekin jarraitu zuten. Fridak Stockholmen jarraitu zuen hainbat kabaret ikuskizun egiten 1973 arte. Urte horretan bertan, Agnethak Maria Magdalena antzeztu zuen jesukristo superstar musikalean, eta hainbat kritika on jaso zituen. Björnek noizean behin The Hootenanny Singers taldearekin jarraitu zuen lan egiten 1974ko uda arte. Stigek, orain taldearen ordezkari zenak, Melodifestivalen-erako taldeak beste saiakera bat egitea erabaki zuen, oraingoan Ring-Ring kantarekin. Soinu grabazioak Michael B. Tretow ingeniariarekin egin ziren. Honek, aurretik wall of sound teknika erabilia zuen, hau izan zen ABBA taldearen musika-ekoizpen teknika karakteristikoa. Wall of sound delakoa honetan zetzan: Soinu bat zinta maisu batean grabatu, eta ondoren, zinta horren kopia bat baino gehiago sortu eta milisengundo batzuen tarteaz erreproduzitu, beraz, entzuten diren elementu kopurua bikoiztu egiten dira, eta horrela, soinu argiago eta ozenago bat lortzen da.

Pista eta kanta dagoeneko eginda eta grabatua zegoela, Stigek Ingelesezko bertsioa egin zuen Neil Sedaka eta Phil Codyrekin, horrela garaipena ziurtatu nahiaz. 1973ko Melodifestivalean ordea, Otsailak 10ean ospatua, taldea hirugarren geratu zen. Emaitza hori izan arren, taldeak bere planak mantendu zituen eta beren lehen diskoa atera zuten, Ring-Ring, bertan ordurarteko kanta arrakastatsuak zeuden People Need Love eta He Is Your Brother, Love Isn't Easy (But is Sure is Hard Enough) eta Another Town, Another Train abesti simple bezala. Ring-Ring sinpleak arrakasta handia izan zuen europako hainbat herrialdetan, baina Stigen ustez taldea Ameriketan eta Erresuma Batuan bakarrik helduko zen lehen zenbakietara.

Taldeak ABBA izena 1973an hartu zuen, eta hiru urte beranduago sortu zuten logoa.

1973ko udaberrian, izen zailez nekatuta, Stig hasi zen publikoan ABBA deitzen taldeari (izena kideen izenen lehenengo letren akronimo bat da Agnetha, Björn, Benny eta Anni-Frid ). Hasieran ez ziren ziren seriotasunez hartuak izan, ABBA, Suedian itsaski empresa famatu baten izena ere bazelako, baina Stigek sinesten zuen internazionalki arrakasta izango zuela izenak. Hala ere, taldearentzako izen egoki bat aurkitzeko lehiaketa bat izango zela esan zuen Gotemburgoko egunkari batek. Taldeak "Baba" eta "Friend and Neighbours’' bezalako izenak jaso zituen, baina azkenean izen guztiak baztertu zituzten, eta udan iragarri zen izen ofiziala ABBA zela. Geroago taldeak itsaski konpainiarekin negoziatu zuen eta taldearen izenaren lehenengo B letra aldrebes jarri zuten 1976ean, izena beraien logotipo bilakatu zen eta marka erregistratua ere. Izena paperean idatzia izan zen lehengo aldia, Metronome estudioko grabazio saioetan izan zen Estocolmon 1973ko urriaren 16an. 1973ko udan, ABBA taldeak itzuli handia hasi zuen folkparksetatik uztailetik irailera, hirurogei kontzertu baino gehiago egin zituzten leku irekietan. Itzulia egin eta gero beraien bigarren albumean hasi ziren lanean.

Eurovisionen garaipena

ABBA 1974an

Aurreko urteetan bezala, Björn, Benny eta Stig-ek Melodifestivala eta Eurovisio lehiaketak erabili nahi zituzten taldearen musika negozioa egiteko modu bezala. 1973 bukaeran, hirurak Sveriges telebista programan gonbidatuak izan ziren 1974ko Eurovisiorako kantua aukeratzeko. Taldea orain Erresuma batuko glam rock estiloarekin zegoen inspiratua eta Waterloo abestia, Michael Bren wall of sound teknikaz moldaturikoa, aukeratu zuten. Otsailaren 9an, ABBAk Melodifestibala irabazi zuen, 302 punturekin, inoiz izandako puntuaziorik handiena lehiaketa horretan. Abesti irabazlea Suedieraz eta ingelesez izan zen kaleratua, Suediako listetan lehenengo postuan jarriz. Martxoan, bigarren diskoa (Waterloo) kaleratu zuten Waterloo abestiarekin eta baita Honey, honey eta Hasta mañana kantuekin.

1974ko Apirilaren 6an, Waterloo kantak Suedia irudikatu zuen Eurovisioko XIX edizioan, Brighton Domoan, Erresuma batuan ospatua. Aurkezpenean, ABBA-ko kideek Svvenkek diseinaturiko jantzi deigarriak zeramatzaten eta Sven-Olof Walldoff orkestrako zuzendaria Napoleon Bonapartez mozorrotu zen. Bozkaketa amaitu eta gero, kantak 24 puntu irabazi zituen (Gigliola Cinquetti italiarrak eginiko Si abestiak baino 6 puntu gehiago) Suediari bere lehen garaipena emanez eta ABBA taldeari arrakasta internazionala emanez.

1974 eta 1975 eko birak

1974-ko azaroan beraien lehen bira egin zuten Europatik, gehienbat Alemanian, Danimarkan eta Austrian agertuz; gira hau ez zen oso arrakastatsua izan, Eskandinaviatik kanpora oso ezagunak ez zirelako. 1975eko urtarrilean, ordea, tour honen bigarren zatia egin zuten eskandinaviatik, eta gira honek publikoaren eta prentsaren arreta gehiago erakarri zuen. Laukotea zazpi data ezberdinetan agertu zen eta kontzertuak oso arrakastatsuak izan ziren, Suizako kontzertuarekin amaituz.

Gira eta gero ABBAk hurrengo bi hilabeteak bere hurrengo diskoan lan egiten jardun zuen, ABBA izenekoan, bere hirugarren diskoa zena. Disko hau 1975eko apirilean kaleratu zen. Europako hainbat telebista programei esker promozioko kanpaina bat egin eta gero, ABBA beste kontzertu bat emateko prestatu zen. 1975eko udan hiru astez zehar gira txiki bat egin zuten Suizatik, berez lehengo urterako plana zena, baina betan behera utzi zutena Eurovisioneko arrakastarengatik. Gira honek 500 000 koroa baino gehiago biltzea lortu zuen.

1975eko ekainean, taldearen SOS abestiak seigarren postua lortu zuen Erresuma Batuan. Estatu Batuetan, berriz, hamargarren eta hamabostgarren postuetan geratu ziren, baina Mexikon lehenengo postua lortu zuten. 1976ean laugarren albumarekin hasi ziren, hau bukatua izango ote zen jakin gabe; gainera, taldekide bakoitzak taldeaz aparte beste proiektu batzuk ere bazituen.

Australiako harrera

1975ko abuztuan, ABBAren bideoek interes handia sortu zuten Australian eta Zeelanda Berrian. Herrialde horietan edukitako arrakastak influentzia asko eduki zuen Europako beste diskografiketan. Mamma Mia abestia lehenengo postura iritsi zen Erresuma Batuan 1976ko hasieran, eta lehenengo hamar postuetan agertu zen Europako beste hainbat musika-zerrendetan.

Ospearen gorenean

1976 urtearen hasieran, beste herrialdeetan arrakasta lortzen zuen bitartean, Estatu Batuetan ez zuen hainbesteko arrakastarik lortu. Izan ere, ABBAk 1976 urteko zatirik handiena bere album berria lantzen eman zuen.

Bere album berria 1976ko uda baino lehen kaleratzea pentsatua bazuten ere, taldearen etengabeko bidaiek eragotzi egin zuten eta albuma ez zen urrira arte kaleratu. Bere album berriko lehen abestia, Dancing Queen, Carl XVI. erregearen ezkontzan kaleratu zuten. Abesti hau arrakasta bihurtu zen, eta 1976an 3 milioi kopia baino gehiago saldu zituen. Dancing Queen ABBA taldearen abesti ezagunena bihurtu zen.

Europa eta Australiatik bira

1977ko urtarrilean, ABBAko taldekideak famatuak ziren jada mundu osoan. Urte horretan, Arrival diskoa Brit Awards sarietan nominatua izan zen, urteko album internazional onena bezala. Urte orretan bertan, urtarrilaren 28an, ABBAk Europatik eta Australiatik gira bat egin zuen, beren albumetako abestirik arrakastatsuenak abestuz.

Albuma eta filma

Polar Music konpainiak ABBA: The Movie pelikula kaleratu zuen, ABBAren kontzertua eta bertako xehetasunak kontatuz.[3]

Arrakastaren ondorioak

Beren seigarren albumaren grabaketak luzeagoak eta zailagoak bihurtu ziren, abesti asko oraindik kaleratu gabeak zirelako. 1978ko amaierara, Musica para Unicef proiektuan parte hartzeko Chiquitita abestia sortu zuten, eta abesti hau hurrengo asteetan kaleratu zen. [4] Taldea jadanik aldatuta zegoen: Benny eta Frida ezkondu egin ziren, eta Agnetha eta Björn berriz, dibortziatu. Taldearen seigarren albuma, Voulez-Vous, 1979ko apirilean kaleratu zen, eta albumaren aldi berean, laukoteak Does your mother know? abestia kaleratu zuen, beren azken abestia Björn bakarlaria zena, eta Japonen eta Europan oso ezaguna bihurtu zen Gimme! Gimme! Gimme! (A man after midnight) abestia. 1979. urtean gira bat egin zuten mundu osoan zehar.

Aurrerapena eta gainbehera (1981 - 1982)

Giratik etorri ondoren kaleratu zuten lehen abestia The Winner Takes It All, eta azaroaren amaieran kaleratu zuten beren zazpigarren diskoa, Super Trouper. 1981eko urtarrilean Björn Lena Källersjörekin ezkondu zen. Taldean desberdinatsun asko zeuden, eta otsailaren amaieran Frida eta Benny dibortziatu egin ziren. Bennyk beste emakume bat ezagutu zuen, Mona Nörklit, eta berarekin ezkondu zen urte horretako azaroan.

Apirilaren amaieran kontzertu txiki bat eman zuten eta beren hurrengo albumean sartuko zituzten beste bi abesti abestu zituzten, Slipping Through My Fingers eta Two For The Price Of One. Azken abesti bat ere kaleratu zuten Super Trouper albumerako, Lay All Your Love On Me izenekoa.

1981eko azaroan ABBAk The Visitors publikatu zuen, bere zortzigarren eta azken albuma. One Of Us eta When All Is Said And Done abestiak oso famatuak bihurtu ziren, baina ez aurrekoak bezainbat. Abesti hauek kaleratu eta gero, bakoitza bere proiektuetan hasi zen: Bennyk bere lehen semea eduki zuen, eta Björnek bere hirugarrena. Fridak bakarkako diska bat grabatu zuen; eta oso arrakastatsua izan zenez, taldearen banaketari buruz hitz egiten hasi zen jendea. Taldekideek ez zuten elkar ikusi 1982ko maiatza arte.

1982ko maiatzean taldea berriz bildu zen bederatzigarren album bat grabatzeko, baina album hau ez zen osorik grabatu, hiru bat abesti baizik. 1982ko azaroaren 19an taldea azken aldiz agertu zen Suediako telebista programa batean. Azkenik, urte berdineko abenduaren 11an atseden tenporal bat egingo zutela esan zuten, baina ez ziren gehiago elkartu.

Itzulera

2021ean Anni-Frid Lyngstad, Agnetha Fältskog, Björn Ulvaeus eta Benny Andersonek amaiera eman zioten lau hamarkadako isiluneari Voyage disko berriarekin. [5] Diskoaz gain, kontzertu birtualak ere bai Londresen. Izan ere, artistak pertsonaia holografiko bihurtu dira, ABBAtars ezizenez ezagunak. [6]

Mamma Mia! filma

Mamma Mia! filmeko aktoreak eta taldekideak 2008an.

Mamma mia! (2008) Phyllida Lloydek zuzendutako eta Meryl Streep aktoresak protagonizatutako filma da. Pelikula ABBA taldearen abestietan dago oinarritua.

Argumentua

Sophie Sheridan (Amanda Seyfried) hogei urteko neska, Greziako uharte batean bizi da bere amarekin (Meryl Streep). Ezkontzeko zorian dago eta bere aita nor den ezagutu nahi du. Beraz, eta bere amak jakin gabe, gazteak hiru gizon gonbidatzea erabakitzen du, zeintzuk bere amarekin abentura bat izan baitzuten: Sam Carmichael (Pierce Brosnan), Harry Bright (Colin Firth) eta Bill Anderson (Stellan Skarsgård).

Produkzioa

Eszena gehienak Pinewood estuioetan daude filmaturik, baina batzuk Skópelos eta Skiathos uharte Greziarretan daude filmatuak.

Publizitatea

Playtone eta Universal Studios-ek publizitate kanpaina jarri zuten martxan, bederatzi kartel egin zituzten, zortzi Estatubatuar eta Frantziako bat. Bost trailer kaleratu zituzten, horietako bi forma laburrean eta hiru zinema aretoetan estreinatu zituzten. Horrez gain, filmak lortu zuen ABBA taldeko lau kideak publikoki bateratzea, 20 urtez elkarrekin fotografiatuak izan gabe egon ondoren.

Diskografia

Hauek dira kantu famatuenak:

1. Dancing Queen (35.700.000 ale saldu ziren)

2. Mamma Mia

3. Gimme Gimme Gimme

4. The winner takes it all

5. Waterloo

6. Chiquitita

7. Voulez-vous

8. S.O.S

9. Fernando

10. Lay all your love on me

11. Super trouper

12. Does your mother know

13. Take a chance on me

14. One of us

15. Knowing me, knowing you (770.000 ale saldu ziren)

Albumak

ABBA taldeak hamaika album plazaratu ditu

Ring Ring (1973)

  1. Ring Ring
  2. Another Town, Another Train-Disillusion
  3. People Need Love
  4. I Saw It In The Mirror
  5. Nina, Pretty Ballerina
  6. Love Isn’t Easy (But It Sure Is Hard Enough)
  7. Me And Bobby And Bobby’s Brother
  8. He Is Your Brother
  9. She’s My Kind Of Girl
  10. I Am Just A Girl
  11. Rock’n’Roll Band


Waterloo (1974)

  1. Waterloo
  2. Sitting In The Palmtree
  3. King Kong Song
  4. Hasta Mañana
  5. My Mama Said
  6. Dance (While The Music Still Goes On)
  7. Honey, Honey
  8. Watch Out
  9. What About Livingstone
  10. Gonna Sing You My Lovesong
  11. Suzy-Hang-Around


ABBA (1975)

  1. Mamma Mia
  2. Hey, Hey Helen
  3. Tropical Loveland
  4. SOS
  5. Man In The Middle
  6. I Do, I Do, I Do, I Do, I Do
  7. Bang-A-Boomerang
  8. Rock Me
  9. Intermezzo No.1
  10. I’ve Been Waiting For You
  11. So Long


Arrival (1976)

  1. When I Kissed The Teacher
  2. Dancing Queen
  3. My Love, My Life
  4. Dum Dum Diddle
  5. Knowing Me, Knowing You
  6. Money, Money, Money
  7. That’s Me
  8. Why Did It Have To Be Me
  9. Tiger
  10. Arrival


ABBA - The Album (1977)

  1. Eagle
  2. Take A Chance On Me
  3. One Man, One Woman
  4. The Name Of The Game
  5. Move On
  6. Hole In Your Soul
  7. Thank You For The Music
  8. I Wonder (Departure)
  9. I’m A Marionette


Voulez-Vous (1979)

  1. As Good As New
  2. Voulez-Vous
  3. I Have A Dream
  4. Angeleyes
  5. The King Has Lost His Crown
  6. Does Your Mother Know
  7. If It Wasn’t For The Nights
  8. Chiquitita
  9. Lovers (Live A Little Longer)
  10. Kisses Of Fire


Super Trouper (1980)

  1. Super Trouper
  2. The Winner Takes It All
  3. On And On And On
  4. Andante, Andante
  5. Me And I
  6. Happy New Year
  7. Our Last Summer
  8. The Piper
  9. Lay All Your Love On Me
  10. The Way Old Friends Do


The Visitors (1981)

  1. The Visitors (Crackin' Up)
  2. Head Over Heels
  3. When All Is Said And Done
  4. Soldiers
  5. I Let The Music Speak
  6. One Of Us
  7. Two For The Price Of One
  8. Slipping Through My Fingers
  9. Like An Angel Passing Through My Room


ABBA Gold - Greatest Hits (1992)

Taldearen album arrakastatsuena da eta historiako albumik salduenetarikoa, top 30ean sartzen 24.postuan, 375 milioi kopia salmenta baino gehiagorekin.

  1. Dancing Queen
  2. Knowing Me, Knowing You
  3. Take A Chance On Me
  4. Mamma Mia
  5. Lay All Your Love On Me
  6. Super Trouper
  7. I Have A Dream
  8. The Winner Takes It All
  9. Money, Money, Money
  10. SOS
  11. Chiquitita
  12. Fernando
  13. Voulez-Vous
  14. Gimme! Gimme! Gimme! (A Man After Midnight)
  15. Does Your Mother Know
  16. One Of Us
  17. The Name Of The Game
  18. Thank You For The Music
  19. Waterloo


More ABBA Gold (1993)

  1. Summer Night City
  2. Angeleyes
  3. The Day Before You Came
  4. Eagle
  5. I Do, I Do, I Do, I Do, I Do
  6. So Long
  7. Honey, Honey
  8. The Visitors (Crackin` Up)
  9. Our Last Summer
  10. On And On And On
  11. Ring Ring
  12. I Wonder (Departure)
  13. Lovelight
  14. Head Over Heels
  15. When I Kissed The Teacher
  16. I Am The City
  17. Cassandra
  18. Under Attack
  19. When All Is Said And Done
  20. The Way Old Friends Do


ABBA Number Ones (2006)

  1. Gimme! Gimme! Gimme! (A Man After Midnight)
  2. Mamma Mia
  3. Dancing Queen
  4. Super Trouper
  5. SOS
  6. Summer Night City
  7. Money, Money, Money
  8. The Winner Takes It All
  9. Chiquitita
  10. One Of Us
  11. Knowing Me, Knowing
  12. You Voulez-Vous
  13. Fernando
  14. Waterloo
  15. Name Of The Game, The
  16. I Do, I Do, I Do, I Do, I Do
  17. Take A Chance On Me
  18. I Have A Dream

Irudi galeria

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «ABBA | Members, Meaning, Songs, Reunion, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  2. «"ABBA" (taldea): sorkuntza historia, izenak eta parte-hartzaileen biografiak» eu.unansea.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  3. Hallström, Lasse. (1979-02-02). ABBA: The Movie. Polar Music International, Reg Grundy Productions Pty. Ltd. (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  4. (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2020-05-06). «Chiquitita: la historia del clásico de ABBA que nació para ser solidario» Clarín (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  5. «ABBA taldea bueltan da, disko berri batekin, 40 urte geroago» EITB 2021-09-02 (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  6. gaztezulo. «ABBA taldea bueltan da 40 urteren ondoren» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.