Abbé Pierre
L'Abbé Pierre, jaiotzez Henri Antoine Grouès (Lyon, 1912ko abuztuaren 5a - 2007ko urtarrilaren 22a) Emmaus mugimenduaren sortzailea izan zen, etxerik gabeko pertsonak laguntzeko asmotan. Frantziako pertsonaiarik ospetsuenaren titulua lortu du urte askotan, 2003an Zinedine Zidane bera bigarren postuan utzita.
Abbé Pierre | |||
---|---|---|---|
1945eko urriaren 21a - 1951ko uztailaren 4a Barrutia: Meurthe eta Mosela | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Marie Joseph Henry Grouès | ||
Jaiotza | Lyongo Laugarren Barrutia, 1912ko abuztuaren 5a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Parisko 5. barrutia, 2007ko urtarrilaren 22a (94 urte) | ||
Hobiratze lekua | Esteville | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Capuchin Friary (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa, Frantziako Erresistentziako kidea, teologoa, politikaria eta catholic military chaplain (en) | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Emmaus (en) Scouts de France (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena | ||
Alderdi politikoa | Popular Republican Movement (en) | ||
|
Kaputxinoen ordenean sartu zen 1930ean, baina birikietako arazoak zirela eta, ordena horretako bizitza gogorra ezinezkoa egin zitzaion. 1938an apaiztu zen. Abbé Pierre goitizena Bigarren Mundu Gerran irabazi zuen, Erresistentzian aritzen zelarik. Bizitza andana salbatu zituen, tartean juduak eta politikoki jazarriak, Suitza edo Aljeriarako ihesbidean lagunduz.
1949an hasi zen abian Emmaus mugimendua. 1991n Gizatasuna, Bakea eta Herrien arteko Anaitasunaren Balzan Saria eman zioten, "bizitza osoan giza-eskubideen, demokraziaren eta bakearen alde jokatzeagatik. Buru belarri sufrimendu fisiko zein espirituala baretzen ahalegintzeagatik. Nazionalitatea, arraza edo erlijioa kontuan hartu gabe, Emmaus Erkidegoekin elkartasun unibertsala sortzeagatik."
Hautsak ere harrotu ditu Pierre apaizak. Roger Garaudy filosofo Holokaustoren ukatzailearen laguna izan zen. Atzerakoiek homosexualen adopzioaren alde agertu zuen jarrera kritikatu zioten, baita sexu-harremanak edukitzea aitortu izana.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abbé Pierre |
- (Frantsesez) Abbé Pierre Fundazioa
- (Ingelesez) Nazioarteko Emmaus
- (Italieraz) Nazioarteko Balzan Fundazioa