Abarratea
Abarratea, batzuetan Abarratia, 342 m. garaiko mendia da, Aiherra eta Isturitze artean kokatua, Nafarroa Beherean. Bertan, Gaztelu zahar bat dago (antzinateko gotorlekua).[1][2]
Abarratea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 342 m |
Mota | mendi, kastro eta arkeologia-aztarnategi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°21′28″N 1°13′59″W |
Mendikatea | Garraldako mendilerroa |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Pagatze harrobitik |
Ohiko igoera Pagatze harrobira daraman bidetik egiten da, Hazparne-Donapaleu ardatzean amaitzen dena Garraldaren parean.
Historia
Tontorrean antzinako gaztelu zahar edo herri harresitu bat dago, hiru babes lerro mailakatuz osatua. Isturitze edo Donapaleu ingururako igarobidea kontrolatzeko eraiki zen, Arhanetik. 4 hektareako zabalera du eta monumentu izendapena eman dio frantses estatuak[3].
Erreferentziak
- «Fortifications protohistoriques présentant trois enceintes (également sur commune d'Isturits) à Ayherre - PA00084328 - Monumentum» monumentum.fr (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
- «Fortifications protohistoriques présentant trois enceintes (également sur commune d'Isturits)» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
- «Fortifications protohistoriques présentant trois enceintes (également sur commune d'Isturits)» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
Ikus, gainera
- Euskal Herriko mendiak
- Nafarroa Behereko mendien zerrenda
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.