Abante

Ez nahastu abante nabigazio terminoarekin.

Abante (antzinako grezieraz Ἅβας) greziar mitologiako hiru heroik jasotzen duten izena da:

  • Poseidon eta Aretusa lamiaren seme bat, Abantidarren herri eubearraren eponimoa. Atenastar tradizioan, baita ere, Kalkonen semetzat hartzen da, hau, aldi berean, Metionen semea delarik. Abante honek bi seme izan zituen: Kalkodonte eta Kaneto
  • Argoseko Abas, Argoseko errege bat, Linzeo eta Hipermnestraren semea eta Perseo eta bere arrazaren aurrekaria. Abaseko fozidar hiriaren sortzailea. Aglaiarekin ezkondua, bi seme biki izan zituen, Akrisio eta Preto, eta alaba bat, Idomene. Ezkontzatik kanpoko seme bat ere izan zuen, Lirko izenekoa, Peloponesoko Lirzea eskualdeko eponimoa
  • Amitaonen biloba eta Melamporen semea. Zerano, Idmon igarlea eta Lisimakaren aitatasuna ematen zaio, azken hau Talaoren emaztea eta Adrastoren ama.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.