Misera
Misera[1], kamartza[2] edo abakandoa[3] (Homarus gammarus) Nephropidae familiako krustazeo espezie bat da, sukaldaritzan oso aintzat hartua. Batzuetan, europar misera izena ematen zaio, genero bereko beste espezie bakarretik bereizteko (amerikar misera, Homarus americanus).
Misera | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Malacostraca |
Ordena | Decapoda |
Familia | Nephropidae |
Generoa | Homarus |
Espeziea | Homarus gammarus (Linnaeus, 1758)
|
Otarrainaren antza handia du, baina miseraren aurreko hankek haginak dituzte.
Hedadura
Otarrainaren bizilekua Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdea da, Norvegia hegoaldetik Marokoraino, Euskal Herria barne. Mediterraneoa mendebaldean, Kretan, Itsaso Beltzaren iparraldean eta Azoreetan ere bizi da.
Ezaugarriak
Miseraren oskola beltz urdinkara da, orban argiekin.
Miserak bost hanka pare ditu, horietako lau toraxean eta, nahiz eta txikiak izan gorputz osoarekiko, animalia mugitzeko adina indar dute. Aurreko hanka pareak berriz, haginak dituzte, horietako bat ertz zorrotzekoa, ebakitzeko, eta bestea zapalagoa, birrintzeko.
Buruan bi antena luze eta bi labur ditu.
Bizi zikloa
Misera animalia bakartia, gauekoa eta lorraldekoia da, egunean zehar itsas hondoko zulo eta pitzaduretan bizi dena. Udan, miserek migratu egiten dute sexukide bila. Garai hau izaten da aproposena arrantzatzeko. Emeek hamaika hilabetez eramaten dituzte arrautzak, ia urte osoan zehar hortaz. Arrautzetatik larba planktonikoak irteten dira, 2-3 astez ur zutabe baten mantenduz. Ondoren, ur zutabetik kanporatu eta hondoko zulo batean kokatzen dira, bertan 2 urte igaroz. Oskola 15 mm luze denean, hondar-zuloa utzi eta arroketako pitzaduretara joaten dira. Heldutasuna 4-5 urteren buruan lortzen dute.
Irudiak
- Homarus gammarus, europar misera.
- Homarus gammarus, europar misera.
- Homarus gammarus, europar misera.
- Homarus gammarus, europar misera.
- Homarus americanus, amerikar misera.
- Homarus americanus, amerikar misera.
- Homarus americanus, amerikar misera.
- Homarus americanus, amerikar misera.
Erreferentziak
- «'abakando', 'misera' - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
- «kamartza - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
- Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439X..