Abaka
Abaka (Musa textilis) Musaceae familiako landare belarkara da. Zuntza egiteko landatzen da. Musa generoa bananaren genero bera da.
Abaka | |
---|---|
Iraute egoera | |
Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Zingiberales |
Familia | Musaceae |
Generoa | Musa |
Espeziea | Musa textilis Née
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Manila hemp (en) |
Jatorriz Filipinetakoa da. Klima tropikala behar du, eta Borneon eta Sumatran ere lantzen da .
Erabilerak
Zuntza landarearen mamitik lortzen da. Harekin, eguzki eta ur eta haizearen eragina jasatzeko, korda oso gogor eta iraunkorrak egiten dituzte. Papera produzitzeko ere erabiltzen da.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.