Abadiñoko hilerria
Abadiñoko hilerria Abadiñoko Zelaieta auzoan dagoen hilerria da, San Trokaz plazan. Izen bereko elizari uztartuta eraiki zen 1854an, Bizkaiko hilerri atarikoduna den estilo neoklasikoan.
Abadiñoko hilerria | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Abadiño |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1854 |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Kontaktua | |
Helbidea | Plaza de San Trokaz, 3D |
Aurrekariak
Pentsamendu ilustratuaren eraginez, 1787ko Errege Zedula batek nekropoliak biztanleria zegoen lekuetatik urrutzeko proposamena luzatu zuen, baina agintari zibil zein erlijiosoek uko egin zioten.[1] Izan ere, gorputzak eliz barruan lurperatzeko ohitura erroturik zegoen. 1808an José Bonaparteren Errege Ordena batek proposamena derrigor bihurtu zuen, eta alkateak eta apaizak egin zituen lurperatzearen erantzule.[1]
Bizkaiko hilerri atarikodunak
Modernitate eta garbitasun arrazoiak zirela eta, 1811ko Domu Santu egunean, hilotzak elizatik kanpo lurperatzeko beharra zabaldu zen Espainian.[2] Legea ez zen bereharala bete baina eraikuntza estiloan eragina izan zuen, eta horren ondorioz sortu ziren Bizkaiko hilerri atarikodunak.[2] Izen hori badute ere ez ziren Bizkaian sortu, Italian baizik, eta gurera ekarri zituen Juan de Villanuevak 1804ean, Madrilgo Academia del Norte delakoaren bitartez.[3] Arkupez inguratutako lorategi eremuak dira, non hilobiak estalpe soil batez babesten diren.[2] Bizkaiko hilerri atarikodunen beste adibide batzuk dira Bilboko San Frantzisko eta Mallonako hilerriak, Markina-Xemeingoa, Gernikakoa eta Elorriokoa.[2][4]
Abadiñoko hilerria
1854an Rafael de Zabala elorriarrak hilerria proiektatu eta marraztu zuen. Ondoren, Pedro José de Astarbe durangarrak zenbait iradokizun egin zituen, Bizkaiko hilerri neoklasikorik nabarmenetakoa eraikiz.[2] San Trokaz elizari uztartuta eraki zen, oinplano errektangularrarekin.[2] Hormetan heriotzari buruzko esaldiak daude idatzirik.[5]
Aro garaikideko bi panteoi esanguratsu ditu: Celayeta-Galindez panteoia eta Bengoetxea panteoia, maila lokalean ondare babestua izateko proposatuak.[6]
Berrikuntzak
Hilerriak hezetasun arazoak izan ditu eta ondorioz hainbat berrikuntza izan ditu azken urteetan, besteak beste, harlauzak eta estalkia berriztu dira, hilerriaren hormetako hareharria garbitu eta hilerriko argiteria, elektrizitatea eta arotzeria berriztu dituzte.[7][8] Horrez gain, tamaina txikiak ekarri dituen espazio arazoei aurre egiteko 2023an errautsentzako espazio bat egokitu zen.[9][10][11]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) José Angel, Barrio Loza. (2012). «Arquitectura de la muerte. Cementerios porticados en el Duranguesado» Astola (Gerediaga Elkartea) 6: 126-137..
- «Bizkaiko Ondare Historikoa - Bizkaia.eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- (Gaztelaniaz) Barrio Loza, José A.. (2002). «El Urbanismo y la Arquitectura del Neoclasicismo en el País Vasco» Ondarea 21: 15-45. ISSN 1137-4403..
- (Gaztelaniaz) Cayado, Nahikari. (2023-10-28). «Hilerriak kulturaren begiradapean» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- «Metafísica en Abadiño | Elecciones Autonómicas y Municipales 2011 | elcorreo.com» www.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- PGOU de Abadiño. Documento de aprobación inicial. Tomo IV. Catálogo de patrimonio cultural, natural y paisajístico.. Abadiñoko Udaletxea.
- (Gaztelaniaz) DURANGON. (2019-08-01). «Abadiño iniciará este mes las obras de mejora del cementerio» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- «Neoklasiko garaiko hilerria berrizteko lanak hasi dituzte - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- (Gaztelaniaz) Doyle, Kevin. (2022-10-29). «Abadiño estrenará en enero un jardín de cenizas en el cementerio municipal» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- (Gaztelaniaz) GARnández, B. E. A.. (2022-07-20). «Abadiño habilitará un jardín para esparcir las cenizas de los difuntos en el cementerio» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- (Gaztelaniaz) DIVASSÓN, AITOR. (2022-10-28). «El espacio para depositar cenizas del cementerio de Abadiño comenzará a funcionar en enero» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
Bibliografia
- Barrio Loza, José Angel. (2002). El Urbanismo y la Arquitectura del Neoclasicismo en el País Vasco. Ondare, 21, (15-45)