Ab urbe condita

Ab urbe condita (AUC edo a.u.c.) "hiriaren sorreratik", hau da, "Erromaren sorreratik" esan nahi duen latinezko esaera da. Tradiziozi, Italiako hiriburuaren sorrera K.a. 753an kokatzen denez, aro kristauko 1. urtea 754 ab urbe conditaren baliokidea da. Esaera hori erromaktarrek erabiltzen zuten euren gertaera historikoak datatzeko.

Erroman eginiko lehen txanponetako baten irudia.

Hala ere, datak era praktikoagoan bereizteko, erromatarrek urte horretan boterea zuen errege edo kontsularen arabera ezberdintzen zituzten. Horrela, adibidez K.a. 216. urtea izendatzeko, "Luzio Emilio Paulo eta Gaio Terentzio Varronen urtea" esaten zen, edo K.a. 44. urtea adierazteko, "Julio Zesarren bosgarren kontsulaldia".

Ab urbe condita datazioa erromatar historiaren hasieratik erabili zen. K.a. I. mendean, zertxobait aldatu zen, Marko Terentzio Varron historialariaren kalkuluen arabera, hiriaren sorrera data K.a. 753 urtera arte eraman baitzen VI. mendetik aurrera, Dionisio Eskasaren sistema, urteak Jesusen jaiotzatik aurrera zenbatzen dituena, Inperio osoan orokor bilakatu zen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.