Aaveqaspis
Aaveqaspis Kanbriar garaian bizi izan zen artropodo bat da, gaur egun iraungita dagoena. Espezie bakarra ezagutzen da, Aaveqaspis inesoni. Duela 518 eta 508 milioi urte artean bizi izan zen.
Aaveqaspis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Generoa | Aaveqaspis |
Espeziea | Aaveqaspis inesoni [[|]] |
Aurkikuntza eta etimologia
2009 urtean aurkitu zuten Peel eta Steinek Groenlandia iparraldean dagoen Sirius Passet aztarnategian[1]. Aaveqaspis izena eman zioten, groenladieraz aaveq hitzak "mortsa" esan nahi du eta fosilaren buztanek mortsaren hortzen antza dutelako izendatu zuten horrela[2]. Grekerazko aspis hitzak "oskola" esan nahi du.
Deskribapena
Aaveqaspis animalia txikia zen, 2'5 zentimetrotako luzera baino ez zuena. Gorputz zapal obalatua zuen. Bizkarraldea ez zegoen kaltzifikatua eta hiru ataletan bereizten zen, zefalona, toraxeko bost segmentu eta pigidioa. Zefalonak gorputzaren %20 inguru hartzen zuen eta atzerantz bi arantza ditu muturrean. Ez zaizkio antenarik edo begirik aurkitu[1]. Toraxeko segmentuek ere antzeko egitura zuten. Pigidiotik bi arantza luze ateratzen zitzaizkion.
Azpialdea erakutsiko duen fosil onik ez da aurkitu[1].
Bizimodua
Begirik aurkitu ez izanak ur sakonetan bizi zela iradokitzen du[1], algen fosilik ere ez da aurkitu Aaveqaspis-en inguruan fosilizaturik. Animalia bentikoa zen.
Erreferentziak
- «Peel,J.S. & Stein,M. 2009, A new arthropod from the... Bulletin of Geosciences, 84, 625-630.» www.geology.cz (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- (Ingelesez) «Aaveqaspis inesoni» DeviantArt (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).