Aarti Mann

Aarti Majmudar, izen artistikoa Aarti Mann duena, (Connecticut, 1978ko martxoaren 3a) estatubatuar aktorea da, The Big Bang Theory telesailean Priya Koothrappaliren papera betetzeagatik ezaguna dena.

Aarti Mann
Bizitza
JaiotzaConnecticut, 1978ko martxoaren 3a (46 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola
Shady Side Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

IMDB: nm1865834 Allocine: 506729 Rottentomatoes: celebrity/aarti_mann Allmovie: p797132
Facebook: aartimannofficial Twitter: aartimanncan Instagram: aartimanncan Edit the value on Wikidata

Biografia

Gurasoak India mendebaldeko Gujaratetik joan ziren Estatu Batuetara eta Aarti han jaio zen[1]. Haurra zela hainbat hiritan bizi izan zen familia, Pittsburgh, Mt. Lebanon eta Wexford hirietan besteak beste, Fox Chapel (Pennsylvania) hirian finkatu ziren arte[2]. Vasanti Majumdar ama Pittsburgheko Unibertsitateko Mediko Zentroko (UPMC) ginekologoa izan zen. Aita hil egin zitzaion Aarti nerabe zela[1]. Eskola ez zuen inoiz antzerki lanetan parte hartu eta hala ere New Yorkeko Unibertsitatean zinemagintza ikasketak atera zituen, gidoigintzan eta zuzendaritzan. Bere helburua zinema zuzendari izatea zen baina Kruti Majumdar ahizpak egin nahi zuen laburmetraiean aktore izan zedin eskatu zion eta hor hasi zuen aktore ibilbidea[3].

2000. hamarkadaren erdialdera hasi zen aktore lanetan, batzuetan Aarti Majmudar izenarekin eta beste batzuetan Aarti Mann izenarekin. Hainbat laburmetraietan agertu zen eta Volvo autoen iragarki bat ere egin zuen.

2010an The Big Bang Theory telesaileko laugarren denboraldirako aukeratua izan zen Priya Koothrappali-ren rola betetzeko, Raj Koothrappaliren arreba eta ondoren Leonard Hofstadterren neskalaguna izango zena. Bi denboraldi egin zituen bertan, 12 atal guztira.

Bizitza pertsonala

Los Angelesen bizi da Purvesh Mankad senarrarekin eta Nikita izeneko alabarekin[4].

Filmografia

Filmeak

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2006 The Memsahib Mirabai Aarti Majmudar izenarekin
Monsoon Irrati esataria Laburmetraia
kreditu gabea
2007 The Punching Dummy Judy Laburmetraia
Aarti Majmudar izenarekin
2009 Ner Tamid Laura Mann Laburmetraia
Today's Special Henna Aarti Majmudar izenarekin
2011 Pox Mirabai Aarti Majmudar izenarekin
Worker Drone Neela Laburmetraia
2012 The Monogamy Experiment Rebecca Behari
2015 Danny Collins Nikita erizaina
I'll See You in My Dreams DaSilva doktorea
2018 Love Sonia Jiah
sharon 1.2.3. Heather
2023 The Donor Party Meera Post-ekoizpenean
Samskara Priya Post-ekoizpenean
Laburmetraia

Telebista

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2007 The Future Dead Stephanie / Wilhelmina / Emakumea afaltzen 3 atal
2008 Quarterlife Sarita atal bakarra
2009 Heroes Shaila atal bakarra
2010 The Young and the Restless Medikua atal bakarra
2010–2011 The Big Bang Theory Priya Koothrappali Ohikoa 4-6 denboraldietan, 12 atal
2011 Futurestates Neela atal bakarra
2012 Leverage Amy Pavali zerbitzaria atal bakarra
2013 Suits Maria Monroe atal bakarra
Wendell & Vinnie Gina atal bakarra
Scandal Laura Kenney agentea atal bakarra
2015 NCIS: New Orleans Nehir atal bakarra
2017 Grey's Anatomy Holly atal bakarra
2020 Never Have I Ever Jaya Kuyavar atal bakarra
2021 All Rise Saundra Singh atal bakarra
2022 The Good Doctor Naveen Mukherjee atal bakarra
2022 The Recruit Violet Protagonista

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «What Ethnicity is Aarti Mann?» American Profile 2013-05-13 (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  2. (Ingelesez) «Aarti & Soul» Pittsburgh Magazine 2012-01-20 (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  3. (Gaztelaniaz) Nacionflix. (2023-03-06). «El increíble cambio físico de la actriz Aarti Mann tras terminar The Big Bang Theory» eNoticias (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Aarti Mann Bio, Familia, Carrera, Marido, Patrimonio neto, Mediciones - Actores» es.millennivm.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.