Aaliyah
Aaliyah Dana Haughton (1979ko urtarrilaren 16a - 2001eko abuztuaren 25a) estatubatuar abeslari, aktore eta modeloa izan zen. Brooklynen jaio zen, New Yorken, baina Detroiten hazi zen, Michiganen. 10 urterekin Star Search telebista saioan agertu zen eta Gladys Knightekin batera kontzertu bat eskaini zuen. 12 urterekin Jive Recordsekin eta bere osaba Barry Hankersonen Blackground Recordsekin kontratua sinatu zuen. Bere osabak R. Kelly aurkeztu zion, bere mentore izateaz gain abestien idazle eta ekoizle izango zena Aaliyahren lehen albumean: Age Ain't Nothing but a Number. Albumak hiru milioi kopia saldu zituen Ameriketako Estatu Batuetan eta bi platinozko diska eman zizkioten. Ondoren R. Kellyrekin ilegalki ezkondua ote zegoenaren inguruko alegazioak egon ziren eta Jiverekin hautsita Atlantic Recordsera joan zen.
Aaliyah | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aaliyah Dana Haughton |
Jaiotza | Brooklyn, 1979ko urtarrilaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Detroit Brooklyn |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Marsh Harbour (en) , 2001eko abuztuaren 25a (22 urte) |
Hobiratze lekua | Ferncliff Cemetery (en) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: hegazkin-istripua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Damon Dash (2000 - 2001) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Detroit School of Arts (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, abeslaria, modeloa, ballet dantzaria, musikaria, dantzaria eta argazki-modeloa |
Pisua | 53,1 kilogramo |
Altuera | 171 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Aaliyah |
Genero artistikoa | urbana rock pop musika funk electronica (en) R&B garaikidea hip hop soul (en) hip hop musika soula neo soul (en) rhythm and bluesa progressive soul (en) alternative R&B (en) |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Atlantic Records Blackground Records (en) Jive Records Universal Records Virgin Records |
aaliyah.com | |
| |
Timbaland eta Missy Elliottekin lan egin zuen bere bigarren albumerako, One in a Million, hiru milioi kopia saldu zituenak AEBn eta zortzi milioi mundu osoan zehar. 2000. urtean Romeo Must Die filman agertu zen. Soinu-bandan ere parte hartu zuen eta Try Again singlea argitaratu zuen. Queen of the Damned filman agertu zen, ostean, eta 2001ean bere azken diska egin zuen, Aaliyah izenekoa.
2001eko abuztuaren 25ean Aaliyah eta beste zortzi pertsona Bahametan hegazkin istripu batean hil ziren, Rock the Boat singelaren bideoklipa grabatu ostean. Hegazkineko pilotoa zen Luis Morales III.ak ez zuen hegan egiteko baimenik eta toxikologia azterketak erakutsi zuen kokaina eta alkohola zegoela bere organismoan. Hil ostean ere bere hainbat musika diska ekoiztu ziren. Guztira 24 eta 32 milioi diska artean saldu ditu munduan zehar. "R&Baren Printzesa" eta "Pop Urbanoaren Erregina" ezizenak eman dizkiote.