A pesar de todo (filma)
A pesar de todo Gabriela Tagliavini zuzendari argentinarraren komedia filma bat da. Filma Malagako Zinemaldian estreinatu zen 2019ko martxoaren 16an[1], eta Netflix-ek merkaturatu zuen 2019ko maiatzaren 3an[2]. Macarena García, Belén Cuesta, Blanca Suárez eta Amaia Salamanca aktoreek antzeztu zuten.
A pesar de todo (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | A pesar de todo |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 78 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gabriela Tagliavini |
Gidoigilea(k) | Gabriela Tagliavini |
Antzezlea(k) | |
Blanca Suárez Rossy de Palma Amaia Salamanca Carlos Bardem (en) Macarena García Marisa Paredes Emilio Gutiérrez Caba Belén Cuesta Joaquín Climent Juan Diego | |
Argazki-zuzendaria | Kiko de la Rica |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
bambuproducciones.com… | |
2019an Netflix-eko plataformak hainbat espainiar film ekoiztu zituen, arrakasta handia lortu zutenak. Hala ere, A pesar de todo filmak ez zuen harrera ona izan kritikarien aurrean[3][4].
Sinopsia
Lucía (Macarena García), Claudia (Belén Cuesta), Sara (Blanca Suárez) eta Sofía (Amaia Salamanca) bizimodu eta pertsonalitate zeharo ezberdinak dituzten lau ahizpa dira. Hauen bizitzak, urte asko igaro ondoren, berriro ere elkartuko dira Madrilen, hil berri den amaren, Carmen (Marisa Paredes), azkenengo agurra ospatzeko.
Carmenek testamentuaren irakurketan grabatuta utzi duen bideo-zintan aitaren egia esaten die bere alabei, hau da, haien aita (Juan Diego) ez dela haiek pentsatzen zuten pertsona berdina.
Herentziaren partea kobratzeko, lau ahizpek elkarrekin lan egin beharko dute bakoitzak bere aitaren benetako identitatea eta jatorria aurkitzeko.
Talde artistikoa
- Blanca Suárez: Sara.
- Macarena García: Lucía.
- Belén Cuesta: Claudia.
- Amaia Salamanca: Sofía.
- Maxi Iglesias: Alejandro.
- Juan Diego: Pedro Domínguez.
- Joaquín Climent: Luis Guerrero.
- Emilio Gutiérrez Caba: Padre Díaz.
- Carlos Bardem: Pablo.
- Tito Valverde: Víctor.
- Teresa Rabal: Madre Alejandro.
- Rossy de Palma: Inés.
- Marisa Paredes: Carmen.
- Ariana Martínez: Marta.
- José Bustos: Guardia de seguridad.
- María Jesús Ruth: Mujer mayor.
- Franciska Ródenas: Mujer mayor.
- Alex Hafner: Ejecutivo banal.
- Billy Jeffries: Ron.
- Michael Cardelle: Brad.
- Diego Martínez: Salva.
- Nuria Valiente: Criada.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Málaga, La Opinión de. (2019-03-16). «Festival de Málaga 2019 | Presentación de 'A pesar de todo'» La Opinión de Málaga (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
- (Gaztelaniaz) Palomares, Anabel. (2019-04-24). «Netflix estrena (por fin) el tráiler de “A pesar de todo”, la comedia española con Amaia Salamanca, Blanca Suárez, Macarena García y Belén Cuesta» Trendencias (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
- (Gaztelaniaz) julio, <img src='https://d9u8u3s4 rocketcdn me/wp-content/uploads/2019/11/Ana-Martinez-1-100x100 jpg' width='50' height='50' alt='Ana Martínez' class='avatar avatar-50 wp-user-avatar wp-user-avatar-50 alignnone photo' />Por Ana MartínezEn Críticasen 12; lectura0, 20204 Minutos de. (2020-07-12). «A pesar de todo de Netflix: Crítica de la película» Los Interrogantes (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
- (Gaztelaniaz) «Crítica de 'A pesar de todo'» Fotogramas 2019-04-30 (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).