A linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
Eskualdeko Hiri Garraioaren A linea Iruñeko tren geltokia, Iruñeko autobus geltokia eta Iruñeko aireportua lotzen zituen autobus linea izan zen.
Geltokiak ↔ Aireportua | |
---|---|
Eskualdeko Hiri Garraioko line zaharra | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Hiri autobusak |
Eskualdeak | Iruñerria, Nafarroa Euskal Herria |
Geltokiak | 7 |
Jabea | Iruñerriko Mankomunitatea |
Ustiapena | |
Hasiera | 2017ko azaroaren 6 |
Amaiera | 2019ko abuztuaren 1 |
Eragilea | Transports Ciutat Comtal |
Ibilgailuak | 1 |
Maiztasuna | 60' |
Datu teknikoak | |
Luzera | 13,2 km |
Abiadura maximoa | 80 km/h |
Gaur egun, 16 lineak ordezkatzen du tarteren batean haren ibilbidea. Linea hori ez da aireportura iristen, baina Taxi zerbitzu partekatua dago aireportua eta Sarasate pasealekua lotzen dituena autobus bidai baten prezioan.
Historia
Linea 2017ko azaroaren 6an ireki zen, Iruña eta Frankfurt am Main arteko zuzeneko hegaldiak hasierarekin.[1]
2018ko urtarrilean, linearen maiztasunak hobetu ziren.[2]
2019ko abuztuan, linea kendu zen bidaiari faltagatik, eta geltoki guztiek, batek izan ezik (aireportuarena), 16 linearekin lotura zutelako.[3]
Ustiapena
Maiztasunak
Linea urteko egun guztietan zegoen martxan. Hauek ziren maiztasunak:
- Lanegunak: 60' (07:00tik 22:00ra)
- Larunbatak: 60' (07:00tik 22:00ra)
- Jaiegunak: 60' (07:00tik 22:00ra)
Ibilbidea
Autobus guztiek ibilbide osoa egiten zuten.
Geldialdiak
A linea Aireporturaino |
Geldialdia | Udalerria | Konexioak | |||
---|---|---|---|---|---|
■ | RENFE Geltokia | Iruñea (Sanduzelai) | 7 9 | ||
■ | Gipuzkoa etorbidea (Cuatrovientos) | Iruñea (Sanduzelai/Arrotxapea) | 3 16 17 21 | ||
■ | Takonera kalea (Basotxoa) | Iruñea (Alde Zaharra) | 3 4 8 10 15 16 17 21 | ||
■ | Yanguas Miranda kalea (Autobusen geltokia) | Iruñea (Bigarren Zabalgunea) | 4 9 12 16 18 | ||
■ | Zaragoza etorbidea, 56-58 | Iruñea (Arrosadia) | 5 11 16 | ||
■ | Noain-Ezkirotz Industrialdea | Noain | 16 | ||
■ | Iruñea-Noain aireportua | Aireportua |
A linea Tren geltokiraino |
Geldialdia | Udalerria | Konexioak | |||
---|---|---|---|---|---|
■ | Iruñea-Noain aireportua | Aireportua | |||
■ | Talluntxe Industrialdea | Noain | 16 | ||
■ | Zaragoza Etorbidea, 61 | Iruñea (Arrosadia) | 5 11 16 | ||
■ | Yanguas Miranda kalea, 19 | Iruñea (Bigarren Zabalgunea) | 4 9 12 16 18 | ||
■ | Takonera kalea (San Lorentzo eliza) | Iruñea (Alde Zaharra) | 3 4 8 10 15 16 17 21 | ||
■ | RENFE Geltokia | Iruñea (Sanduzelai) | 7 9 |
Erreferentziak
- «Nueva línea del Transporte Urbano Comarcal al aeropuerto de Noáin - Pamplona | Mancomunidad de la Comarca de Pamplona» www.mcp.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
- «NUEVOS HORARIOS PARA LA LÍNEA A (ESTACIONES - AEROPUERTO)» infotuc.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
- (Gaztelaniaz) .