A gripearen 2009ko pandemia

2009ko A gripearen pandemia edo txerri gripea Influenza A H1N1 birusaren aldaera batek sorturiko txerri gripea izan zen, Mexikon hasi zena martxoaren 18an[1] eta apirilaren 22an plazaratutako[2][3] Reforma egunkariak Mexiko Hirian gertaturiko kasu batzuen inguruan informatu zuen. Lehen kasuak Mexikoko hiru zonaldetan (Mexiko Hiria, Mexikoko estatua eta San Luis Potosi) eta Amerikako Estatu Batuetako bi estatutan (Kalifornian eta Texasen), eta heldu gazteak eta osasungarriak kasu gehienak dira.

H1N1 birusaren kasuak.
██ Heriotza sortarazi duten kasuak██ Kasu ziurrak██ Ziurtatu gabeko kasuak
Txerri gripea kutsatzeko bideak.
Mexiko DFko metroan babes maskarekin jantzita.

Ostegun arratsaldean neurri bereziak hartzea erabaki zuten, horien artean 5 milioi haurren eskolak etetea. Ondoren Latinoamerikako hainbat estatuk neurriak hartzea erabaki zuten, kasuak Mexikoz gaindi hedatu zirelako, batez ere Ameriketako Estatu Batuetara[4].

2009ko apirilaren 25erako 68 hildakoak eta 2.000 kutsatu zeuden, horietatik 75 kasu New Yorkeko Queens auzokoak[5]. Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) apirilaren 29an pandemia 5 arrisku egoera ezarri zuen (1etik 6ra doan eskala batean)[6]. 2006tik pandemiako 3. mailan zegoen Hegazti gripe arriskuagatik.

Apirilaren 26an ustezko kasu gehiagoren berri eman zen, bata Mexikotik Londresko aireportura British Airwaysko hegazkin konpaniako tripulazioko emakume bat[7], eta besteak, Mexikon ikasketa bidaian egondako 20 ikasle eta euren irakaslea[8]. Espainia eta Frantziako gobernuek ere adierazi zuten kasu batzuk aztertzen zeudela, horietako bat Bilbon[9].

Kasuak

Euskal Herria

Lehen kasua Bizkaian eman zen, eta ordutik beste sei pertsona kutsatu dira. Orain arte emandako kasuak:

Udalekuak

2009ko uztaila hastean, hainbat udaleku antolatzen dira adin desberdineko haurrentzako. Ikastolen Elkarteak ingelesa ikasteko antolaturiko Sopelako udalekuan, hamaika eta hamalau urte bitarteko hogei haur kutsatu zirela jakitera eman zen uztailaren 6an[11]. Udalekuan zeuden haur gehienak euren etxeetara bueltatu ziren.

Bien bitartean Nafarroako Allo herrian antolaturiko beste udaleku batean, beste hamazortzi haurri eragin zien A gripea agertu zen[12].

Europa eta Afrika

Espainia██ Heriotza sortarazi duten kasuak      Ziurtatutako kasuak

Apirilaren 27an Europar Batasuneko Osasun Batzordeak, europar bidaiariei Estatu Batuetara eta Mexikora ez bidaiatzeko gomendioa eman zuen. Hau Espainiak Europako lehen kasua baieztatu zuenean gertatu zen.

Duela egun gutxi arte, gripea zuten pertsona guztiak Mexikon egonak ziren azkenaldian, baina Espainian pertsonen arteko lehen kontagioa detektatu zen Mexikotik kanpo. Apirilaren 29 Austriako osasun zerbitzuek Vienan gripe berriaren kasu bat baieztatu zuten. Gizonak Guatemalara egin zuen bidaia eta Mexikon egin omen zuen eskala[13].

Espainian Europako lehen kasua baieztatu zuten Almasan, Albaceteko probintzian. Bilboko Gurutzetako Ospitalean zegoen gazteak ere birusa zuela baieztatu zuen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak[14]. Gainera geroxeago, Espainiako Osasun eta Gizarte Politika Ministerioak beste 6 kasu baieztatu zituen Katalunian, honela ziurtatutako kasuen kopurua 13ra igoz.

Afrikan detektatu den kasu posible bakarra Hego Afrikan izan zen, baina biak ez dira ziurtatuak izan oraindik[15].

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.