A View to a Kill
A View to a Kill (euskaraz Hiltzeko Ikuspegia) 1985eko John Glen ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen For Your Eyes Only istorio laburren bilduman oinarritua dago. Filma honetako protagonista nagusia James Bond britainiar agente sekretua da. Bertan, Roger Moore, Tanya Roberts, Grace Jones, Patrick Macnee eta Christopher Walken aktoreek antzeztu zuten.
A View to a Kill | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1985 |
Izenburua | A View to a Kill |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa frantsesa errusiera |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, thrillerra, espioitza-filma, lan literario batean oinarritutako filma, abenturazko filma eta thrillerra |
Iraupena | 131 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | James Bond (en) eta EON James Bond series (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | From a View to a Kill (en) |
Grabazio lekua(k) | San Frantzisko, Islandia, Kalifornia, Suitza, Paris eta Pinewood Studios (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Glen |
Gidoigilea(k) | Richard Maibaum Michael G. Wilson |
Antzezlea(k) | |
Roger Moore (James Bond) Tanya Roberts (Stacey Sutton (en) ) Grace Jones (May Day) Patrick Macnee Christopher Walken (Max Zorin (en) ) Patrick Bauchau Fiona Fullerton (Pola Ivanova) Dolph Lundgren Desmond Llewelyn (Q (en) ) Robert Brown (M (en) ) Alison Doody Lois Maxwell (Miss Moneypenny (en) ) Mary Stävin Geoffrey Keen (Frederick Gray) Jean Rougerie (Achille Aubergine) Walter Gotell (General Gogol (en) ) Willoughby Gray (Dr. Carl Mortner) Papillon Soo Soo Daniel Benzali Maud Adams Gérard Buhr (en) Roland Malet (en) Michael G. Wilson Tobias Nath (en) David Yip (en) Mr. Lee Grant (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Albert R. Broccoli Michael G. Wilson |
Konpainia ekoizlea | Eon Productions (en) Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | Peter Davies |
Ekoizpen-diseinatzailea | Peter Lamont |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Barry |
Argazki-zuzendaria | Alan Hume |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres, San Frantzisko, Paris, Siberia, Ascot (en) , Chantillyko jauregia eta Kalifornia |
Historia | |
Nominazioak | |
mgm.com… | |
Bideoa | YouTube |
Roger Moore aktoreak James Bond pertsonaia antzeztu zuen azken filma izan zen.
Argumentua
James Bondek (Roger Moore) bere nagusiengandik Max Zorin (Christopher Walken) enpresaburu misteriotsua eta ustezko KGBren espioia atzemateko misioa jaso du, mikrotxip iraultzaile batzuen bidea munduaren nagusi bilakatu nahi baitu. Puntako enpresekin aliaturik, bere helburua AEBtako Kaliforniako Silicon Valley eta San Andres faila suntsitzea da, ondorio izugarriak izango lituzkeen lurrikara bat sortuz.
Aktoreak
- Roger Moore: James Bond
- Christopher Walken: Max Zorin
- Grace Jones: May Day
- Tanya Roberts: Stacey Sutton
- Patrick Macnee: Sir Godfrey Tibett
- David Yip: Chuck Lee
- Patrick Bauchau: Scarpine
- Fiona Fullerton: Pola Ivanova
- Willoughby Gray: Carl Mortner doktorea
- Robert Brown: M
- Desmond Llewelyn: Q
- Geoffrey Keen: Britainiar defentsa ministroa
- Lois Maxwell: Moneypenny andereinoa
- Walter Gotell: Anatol Gogol jenerala
- Lucien Jérôme: Parisko taxi gidaria
- Dolph Lundgren: Venz
Filmaketa
Filma hau Siberia/Alaska (hasierako kredituen aurretik), Londres, Amberley eta Ascot (Erresuma Batua), Eiffel dorrea eta Chantillyko gaztelua (Frantzia), eta AEBtako San Francisco hirian girotu zen. Aldiz, honako kokaleku hauetan filmatu zen: Pinewood estudioak, Ascoteko zaldi lasterketa eta Amberley Working museoa (Ingalaterra), Jokulsarlon (Islandia), Suitza, Eiffel dorrea, Eiffel dorrearen gaineko Jules Verne jatetxea, Paris, Chantillyko gaztelua eta Grosboiseko gaztelua (Frantzia), San Franciscoko hiriko Golden Gate zubia eta Fisherman's Wharf (AEB).
Kanpo estekak
- A View to a Kill filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- James Bonden webgunea (Ingelesez)