A League of Their Own
A League of Their Own (euskaraz Beren Moduko Liga) 1992ko Penny Marshall estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktoreak zuzendutako kirol drama-komedia film bat da. All-American Girls Professional Baseball League (AAGPBL) emakumezko estatubatuar beisbol ligan oinarritua dago. Geena Davis, Tom Hanks, Madonna eta Lori Petty aktoreek antzeztu zuten.
A League of Their Own | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1992 |
Izenburua | A League of Their Own |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | female buddy film (en) , komedia dramatikoa eta film komikoa |
Iraupena | 122 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | Chicago |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Penny Marshall |
Gidoigilea(k) | Lowell Ganz Babaloo Mandel |
Antzezlea(k) | |
Geena Davis Lori Petty Tom Hanks Madonna Rosie O'Donnell Bill Pullman Bitty Schram Jon Lovitz Garry Marshall David Strathairn Don S. Davis Eddie Jones Tracy Reiner Janet Jones Téa Leoni Laurel Cronin Harry Shearer Joey Slotnick Gregory Sporleder Ray Toler Mark Holton Ann Cusack Anne Ramsay David Lander Robert Stanton | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Robert Greenhut Penny Marshall |
Konpainia ekoizlea | Penny Marshall |
Edizioa | George Bowers |
Ekoizpen-diseinatzailea | Bill Groom (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Hans Zimmer |
Argazki-zuzendaria | Miroslav Ondříček (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Chicago |
Argumentua
1943, AEBetako gizon gazte gehienak Bigarren Mundu Gerran borrokatzen zueden bitartean, beisbol profesionlaren jarduera desagertzear egon zen. Baina emakume talde bat ezustekoa eman eta denak zur eta lur uzteko presta daude. Dottie (Geena Davis) eta Kit Kellerrek (Lori Petty) emakumezko talde bat osatu eta gizonezkoen maila berdinean lehiatu eta borrokatzeko gai direla erakusteko asmoa dute. Baina, guzti horren gainetik, bere entrenatzailea den Jimmy Duggan (Tom Hanks) sarkastiko eta mozkortiari aurre egin beharko diote, azken hau neska taldea benetazko beisbol jokalari taldea bilakatzen saiatuko da.
Aktoreak
- Tom Hanks: Jimmy Dugan
- Geena Davis: Dottie Hinson
- Madonna: Mae Mordabito
- Lori Petty: Kit Keller
- Jon Lovitz: Ernie Capadino
- David Strathairn: Ira Lowenstein
- Garry Marshall: Walter Harvey
- Bill Pullman: Bob Hinson
- Megan Cavanagh: Marla Hooch
- Rosie O'Donnell: Doris Murphy
- Tracy Reiner: Betty 'Betty Spaghetti' Horn
- Bitty Schram: Evelyn Gardner
- Don S. Davis: Charlie Collins, Racine taldearen entrenatzailea
- Renée Coleman: Alice Gaspers
- Ann Cusack: Shirley Baker