A Knight's Tale
A Knight's Tale (euskaraz Zaldun Ipuina) 2001eko Brian Helgeland estatubatuar zinema zuzendariaren abentura komedia filma bat da. Bertan, Heath Ledger, Mark Addy, Rufus Sewell, Paul Bettany eta Alan Tudyk aktoreek antzeztu zuten. Filmak Geoffrey Chaucer ingeles idazlearen Canterburyko Ipuinak idazlaneko Zaldun Ipuina (A Knight's Tale) istorioaren izenburuari aipamena egiten dio, nolabait hartan oinarritzen delarik, Chaucer bera film honetako protagonistetako bat delarik.
A Knight's Tale | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2001 |
Izenburua | A Knight's Tale |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, film komikoa, film erromantikoa, knight film (en) eta abenturazko filma |
Iraupena | 132 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Txekia eta Praga |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Brian Helgeland |
Gidoigilea(k) | Brian Helgeland |
Antzezlea(k) | |
Heath Ledger Shannyn Sossamon Paul Bettany (Geoffrey Chaucer) Rufus Sewell Mark Addy Alan Tudyk Laura Fraser James Purefoy (Eduardo) Bérénice Bejo Christopher Cazenove Olivia Williams Nick Brimble (en) Karel Dobrý (en) Alice Bendová (en) Roger Ashton-Griffiths Rudolf Kubík Steven O'Donnell (en) Scott Handy (en) Upír Krejčí Daniel Rous (en) David Schneider Alice Connor (en) Berwick Kaler (en) Jonathan Slinger | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Brian Helgeland |
Konpainia ekoizlea | Escape Artists (en) Columbia Pictures |
Edizioa | Kevin Stitt (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carter Burwell |
Argazki-zuzendaria | Richard Greatrex |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | zalduna eta Gizarte mugikortasuna |
Historia | |
Nominazioak | MTV Movie Award for Best Breakthrough Female Performance (en) MTV Movie Award for Best Kiss (en) |
sonypictures.jp… | |
Filma Erdi Aroko Ingalaterra eta Frantzian girotua dago, baina osoki Txekiar Errepublikako Praga hiriburuko Barrabdow estudioan filmatu zen, estrak hiri hartako etxegabeak izan zirelarik-
Argumentua
Erdi Aroa, XIV. mendea, Ingalaterrako Erresuma. William (Heath Ledger) zaldun lehiaketetan borrokatzeko berebiziko trebezia duen morroia da. Bere jauna zen Sir Ectorren (Nick Brimble) bapateko heriotzaren ondoren bere bi lagun ezkutuzainak diren Roland eta Wat-ekin batera (Mark Addy eta Alan Tudyk) zaldun noblearen papera antzeztuko du, horrela bere ametsa betetzeko asmoz: zaldun bilakatzea. Bere bidai eta abenturetan Chaucer (Paul Bettany) izeneko idazlea ezagutuko du, hark Williamen gezurretazko zuhaitz genealogikoa egin eta haren bidez Williamek bereganatutako jauntxo titulua beste nobleen aurrean frogaraziko du, honela zaldun lehiaketetan borrokatzeko prest dagoelarik.
Aktoreak
- Heath Ledger: William Thatcher
- Rufus Sewell: Adhemar kondea
- Shannyn Sossamon: Jocelyn
- Bérénice Bejo: Christiana
- Paul Bettany: Geoffrey Chaucer
- Laura Fraser: Kate
- Mark Addy: Roland
- Alan Tudyk: Wat
- James Purefoy: Sir Thomas Colville
- Leagh Conwell: William Thatcher mutikoa
- Christopher Cazenove: John Thatcher
- Steven O'Donnell: Simon the Summoner
- Nick Brimble: Sir Ector
- Roger Ashton-Griffiths : artzapezpiku zaharra
- David Schneider: erlikia saltzailea
- Alice Connor: Lone Girl
- Berwick Kaler: Man in Stocks
Soinu banda
Filma honen bitxikeria edo berezitasunetako bat Erdi Aroan girotua egon arren XX. mendeko rock musika talde ospetsuen abesti eta doinuak izatean datza, hala nola:
- "We Will Rock You" – Queen
- "Low Rider" – War
- "Takin' Care of Business" – Bachman–Turner Overdrive
- "Golden Years" – David Bowie
- "Further on Up the Road" – Eric Clapton
- "Get Ready" – Rare Earth
- "I Want to Take You Higher" – Sly and the Family Stone
- "The Boys Are Back in Town" – Thin Lizzy
- "You Shook Me All Night Long" – AC/DC
- "We Are the Champions" – Robbie Williams & Queen