A Fish Called Wanda
A Fish Called Wanda (euskaraz Wanda Izeneko Arraina) 1988ko Charles Crichton eta John Cleese ingeles zinema zuzendarien umorezko film bat da. Bertan, John Cleese, Jamie Lee Curtis, Kevin Kline eta Michael Palin aktoreek antzeztu zuten.
A Fish Called Wanda | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1988 | |||
Izenburua | A Fish Called Wanda | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | lapurreta filma, crime-comedy film (en) eta black comedy film (en) | |||
Iraupena | 108 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Bermondsey (en) , Twickenham Film Studios (en) , Wandsworth (en) , Clerkenwell (en) , Docklands, Little Venice, Londres-Heathrow aireportua, Maida Vale (en) , Central Criminal Court (en) , Kensington, Oxford Castle (en) eta Oxford Town Hall (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Charles Crichton John Cleese | |||
Gidoigilea(k) | John Cleese Charles Crichton | |||
Antzezlea(k) | ||||
Jamie Lee Curtis Kevin Kline Michael Palin John Cleese Maria Aitken Patricia Hayes Stephen Fry Tom Georgeson Geoffrey Palmer Cynthia Cleese Neville Phillips Ken Campbell Roger Hume Roger Brierley Llewellyn Rees Andrew MacLachlan Roland MacLeod Jeremy Child Sharon Twomey David Simeon Robert McBain John Bird | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Michael Shamberg | |||
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer | |||
Edizioa | John Jympson | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | John Du Prez | |||
Argazki-zuzendaria | Alan Hume | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Londres | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak | |||
Nominazioak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Kevin Kline Zuzendari onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Charles Crichton Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak John Cleese, Charles Crichton | |||
kronologia | ||||
|
Kevin Kline aktoreak film honetako antzezpenarengatik Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentua
Banku-lapurrez osatutako laukote batek Londresko Hatton Gardens bitxidendan lapurreta arrakastatsua egitea lortu du. Alde txarra lapur taldeko buruzagia den Georgek (Tom Georgeson) bitxiak non ezkutatuak dakien bakarra dela da, baina zoritzarrez espetxeratu egin dute. Wanda (Jamie Lee Curtis), lapur taldeko emakumeak, Georgen abokatua den Archie (John Cleese) maitemintzen saiatuko da, honela bitxien ezkutalekua non dagoen jakiteko. Gainontzeko lapurrak honako hauek dira: Otto (Kevin Kline), Nietzscheen zalea den lapur beldurgarria, eta Ken (Michael Palin), arrain exotikoen zalea eta hitz-motela.
Aktoreak
- John Cleese: Archie Leach
- Jamie Lee Curtis: Wanda Gershwitz
- Kevin Kline: Otto West
- Michael Palin: Ken Pile
- Maria Aitken: Wendy Leach
- Tom Georgeson: George Thomason
- Patricia Hayes: Coady andrea
- Geoffrey Palmer: Epailea
- Cynthia Caylor: Portia Leach
- Roger Brierley: Davidson
- Llewellyn Rees: Sir John
- Stephen Fry: Hutchison
- John Bird: Magistratuaren Auzitegiko funtzionarioa (krediturik gabe)