Coruñako geltokia

Coruña (galizieraz: A Coruña edo A Coruña-San Cristovo) Galiziako Coruñako eskualdeko tren geltoki bat da, Coruña udalerrian kokatuta dagoena.

Coruña
Hurrengo trenak
Geltokiko ikuspegia
Map
Kokapena
UdalerriaCoruña,  Espainia
Geltokiaren datuak
Kodea31412
Irekiera1875ko urriaren 10a
Zerbitzuak Aparkalekua  Kotxe alokairua  
AldageltokiaTrena Autobusa Taxi 
Nasak4
Trenbideak6
JabeaADIF
EragileaRenfe Operadora

Egoera

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:

Historia

Trenbidea Coruñara heldu zen 1875ko urriaren 10ean, Coruña eta Lugo arteko trenbide tartea ireki zenean, Palentzia hiriraino luzatzea espero zena.[1] Lanak Asturias, Galizia eta Leóngo Trenbideen Konpainiak (A.G.L.) burutu zituen,[2] zeinak Noroeste konpainiaren lanak jarraitu baitzituen, azken honen porrotaren ondoren. Dena dela, A.G.L.k ere zailtasun ekonomikoak izan zituen eta 1885ean Norteko konpainiak trenbidea bereganatu zuen.[2] Urte horretan Villagatóngo Brañuelas herria eta Ponferrada arteko trenbide tartea ireki zen, Coruña eta Madril lotuz, Venta de Baños bitartez. Lotura hori eginda, Norte konpainiak Coruñan geltokia eraikitzea erabaki zuen, garaiko azpiegiturak behin-behinekoak zirelako. Hala, oin laukizuzeneko eraikin bat egin zen, bi altuerakoa eta albo batera trenbideak kokatu zirela, markesina batekin.

XX. mendearen hasieran Norteko konpainiaren monopolioa arriskuan zegoen, Miguel Primo de Riverak 1926an bultzatutako Guadalhorce plana zela eta. Plan honen helburua espainiar trenbide sarea handitzea zen, garaian erradiala zena. Eraiki nahi ziren trenbide berrien artean Zamora-Ourense-A Coruña arteko linea zegoen, Galiziara hegoaldetik sartzea ahalbidetuko zuena.

1935ean Antonio Gascué Etxeberriak trenbide berriko geltokiaren eraikina bukatu zuen.[3] Zeuden bi geltokiak bereizteko, Norte konpainiaren geltokiari La Coruña-Término izena jarri zioten, eta geltoki berriari, beste geltokitik 400 metrora, La Coruña-San Cristóbal izendatu zitzaion. Trenbideen ezartzeak atzerapenak jasan zituen, gerra zibila eta zailtasun teknikoengatik. 1943ko apirilaren 14an, RENFE 1941tik trenbideen ustiatzaile bakarra zela, Santiago de Compostela eta Coruña arteko trenbidea bukatzea lortu zen, eta lehenengo trenak heltzen hasi ziren San Cristóbalgo geltokira. Hala ere, Zamorarainoko trenbidea ez zen bukatu 1957ra arte. Ordutik, eskualdeko tren geltokia izatetik distantzia luzeko trenak jasotzera ere pasa zen, batik bat Madrildik zetozen trenak jasoz.[4] Horregatik, trafiko guztia geltoki bakarrean biltzea erabaki zen, eta geltoki berriak zuen modernotasuna, ekipamendu hobeekin eta dimentsio handiekin, Norte konpainiaren geltokia ordezkatu zuen. 1958an Norteren trenbidea trenbide berriarekin lotzeko zatia eraiki zen, eta 1964an Norteko geltoki zaharrak sutea izan zuen eta suntsituta gelditu zen.[4]

80ko hamarkadan geltokiko fibrozementuzko markesina ordezkatu zen, nasei argitasun gehiago ematen dizkioten beste batengatik.

2000ko hamarkadan geltoki intermodala eraikitzeko lehiaketa proposatu zen, aurkeztutako proiektuen artean zazpi hautatu zirela, 2011ko maiatzean horien artean bat aukeratzeko. Proposamenak Rafael Moneo, Richard Rogers, MVRDV, Toyo Ito, Juan Herreros, Cruz y Ortiz eta César Portela arkitektura estudioek aurkeztu zituzten, eta César Portelaren proposamena hautatu zen. 2012ko amaiera aldera Espainiako Gobernuak proiektuaren irabazleei eskatu zieten proposamen berri bat aurkeztea, kostuak murrizteko asmoz.[5]

Geltokia

Eraikinaren oinak U forma hartzen du, cul-de-sac moduko geltokietan ohiko eskema dena. Eraikuntza granito, altzairu eta beirazkoa da, eta simetria apurtzen duen dorre batekin amaituta dago izkin batean.

Trenbideak jasotzen dituen espazioa 100 metro luze da.[4] Zabalerari dagokionez, 33 metro ditu, lau nasa biltzen dituelarik, bi izkinekoak eta beste bi zentralak, sei trenbideri zerbitzu emateko. Aurreko guztia egitura metaliko batez estalita dago, eta horren ondoren 160 metro luze den beste babes bat dago.[4]

Bestibulua handia da, itxaron-gela, informazio puntu, txartela-salmenta, kafetegi, liburudenda eta bestelako lokal komertzial, komunak, kotxe alokairua eta kanpo aparkalekuak dituela.

Zerbitzuak

Distantzia Luzea

 Renfe Operadora
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
Avant CoruñaSantiago de CompostelaOurense
Elkargunea
Avant CoruñaSantiago de CompostelaVilagarcia de ArousaPontevedraRedondela AHVigo
Urzáiz
Alvia Madril
Chamartin
Segovia–GuiomarMedina del Campo AHZamoraA GudiñaOurense–ElkarguneaSantiago de CompostelaCoruñaFerrol
Alvia Bartzelona
Sants
Camp de TarragonaLleida–PirineusZaragoza–DeliciasTuteraCastejonTafallaIruñaGasteizMiranda EbroBurgos–Rosa ManzanoPalentziaLeonEstorgaPonferradaO Barco de ValdeorrasA Rua–PetinSan Clodio–QuirogaMonforte de LemosOurense–ElkarguneaSantiago de CompostelaCoruña
Intercity IrunDonostiaZumarragaAltsasuGasteizMiranda EbroBriviescaBurgos–Rosa ManzanoPalentziaVilladaSafagúnLeonEstorgaBembibrePonferradaO Barco de ValdeorrasA Rua–PetinSan Clodio–QuirogaMonforte de LemosOurense–ElkarguneaSantiago de CompostelaCoruña

Distantzia Ertaina

 Renfe Operadora
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
1CoruñaUxesCerceda–MeiramaOrdesSantiago de CompostelaOsebePadronPontecesuresCatoiraVilagarcia de ArousaPortelaPontevedra–UnibertsitateaPontevedraArcadeCesantesRedondela–PicotaRedondelaVigo
Guixar
4CoruñaElviña–UnibertsitateaO Burgo–SantiagoCambreCecebreBetanzos–InfestaOza dos RíosCesurasPiñoiCurtisTeixeiroGuitirizPargaBaamondeRábadeLugoPedrelo–CéltigosSarriaMonforte de LemosCanabalAreasSan Estevo do SilSan Pedro do SilOs PearesBarra de MiñoOurense
Elkargunea
5CoruñaElviña–UnibertsitateaO Burgo–SantiagoCambreCecebreBetanzos–InfestaBetanzos–CidadeMiñoPerbesPontedeumeCabañasBarallobrePerlíoNedaFerrol

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.