ALGOL 60
ALGOL 60 (honen laburdura da: Algorithmic Language 1960), ALGOL programazio-lengoaien familiako kidea da. ALGOL 58-ren jarraipena izan zen, eta haietan hasi ziren lantzen kode-blokeak; begin
eta end
hitz gakoen artean biltzen ziren ekintza-multzo horiek, aurrerapen esanguratsua izan zen programazioa egituratua definitzeko bidean. ALGOL 60 habiatutako funtzioen definizioak esparru lexikalarekin ezartzen zituen lehen lengoaia izan zen. Programazio-lengoaia asko sortu ziren hortik geroago, besteak beste, Pascal, C, CPL, Simula, BCPL, eta B. Garai hartako ordenagailu guztiek ALGOL 60 kontzeptuetan oinarritutako programazio-lengoaia zuten.
ALGOL 60 | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1960 | |||
Azken bertsioa | ISO 1538:1984 | |||
Honen izena darama | 1960 | |||
Ezaugarriak | ||||
Programazio paradigma | procedural programming (en) , Programazio inperatibo eta programazio egituratu | |||
Ekoizpena | ||||
Diseinatzailea | John Backus | |||
Garatzailea | John Backus, Friedrich L. Bauer, Charles Katz (en) , John McCarthy, Peter Naur (en) , Alan Perlis (en) , Heinz Rutishauser (en) , Klaus Samelson (en) , Adriaan van Wijngaarden eta Bernard Vauquois (en) | |||
kronologia | ||||
|
Niklaus Wirth-ekh ALGOL 60-n oinarritu zen bere ALGOL W lengoaia sortzeko, garapen gehigarriekin geroago Pascal bihurtuko zena. ALGOLen bertsio ofizialek lehenengo aldiz argitaratu ziren urtearen arabera izendatu izan dira. Algol 68-k Algol 60-rekiko izugarri desberdina da eta partzialki kritikatu da, beraz, oro har, "Algol" lengoaia esaten denean Algol 60-ko dialektoei buruz hitz egiten ari da.
Estandarizazioa
ALGOL 60- COBOLekin - estandarizazioa bilatu zuten lehen lengoaiak izan ziren.
- ISO 1538: 1984 Programazio-lengoaiak - Algol 60 (egonkortua)
- ISO / TR 1672: 1977 ALGOLen oinarrizko sinboloen irudikapena ... (orain erretiratua)