Aldebakarreko independentzia aldarrikapen

Aldebakarreko Independentzia Aldarrikapena (AIA) menpeko lurralde batek, estatu berri bat eratzeko asmoz, estatu jabearen oniritzik gabe egiten duen independentzia aldarrikapena da. Terminoa 1965ean erabili zen aurreneko aldiz, Rhodesiak Erresuma Batuarekiko independentzia aldarrikatu zuenean.[1]

Adibideak

Data Aldarrikatzailea Jabea Oharrak
1776  Ameriketako Estatu Batuak Britainia Handiko Erresuma
1898 Filipinak  Espainia
1912 Albania Albania  Otomandar Inperioa
1919 Irlandako Errepublika  Erresuma Batua  1922an Irlandako Estatu Askea bezala independizatu zen
1922  Egipto   Erresuma Batua Britaniar gobernuak independentzia onartu zuen.
1965  Rhodesia    Erresuma Batua Zimbabwe bezala independizatu zen 1980ean
1967  Biafra    Nigeria Gaur egun Nigeriarena da
1971  Bangladesh  Pakistan  
1983 Ipar Zipre  Zipre Ziprek ez du onartzen
1988  Palestina Israelek 1967tik okupatutako lurraldeak eskatzen ditu
Israel-Palestina Gatazka eta bake-prozesua diraute oraindik
Ikus, Palestinako Estatuaren nazioarteko aitorpena
1990  Transnistria  Moldavia Moldaviak ez du onartzen
1991  Somalilandia  Somalia Somaliak ez du onartzen
1991  Kroazia  Jugoslavia  
1991  Eslovenia    Jugoslavia  
1991 Itxkeriako Errepublika  Errusia Gaur egun Txetxeniako Errepublika, Errusiarena da
1991  Karabakh Garaia  Azerbaijan Azerbaijanek ez du onartzen
1991  Hego Osetia    Georgia Georgiak ez du onartzen
1999  Abkhazia    Georgia Georgiak ez du onartzen
2008  Kosovo    Serbia Serbiak ez du onartzen
2014  Krimea   Ukraina Errusiara anexionatua; Ukrainak ez du onartzen
2017  Katalunia  Espainia Espainiak ez du onartzen. Espainiako Gobernuak Kataluniako Generalitatea disolbatu zuen eta Kataluniako agintaria den Carme Forcadellek, egoera hau onartu zuen eta katalanek ez zioten aurre egin Espainiako Gobernuaren ekintzei besteak beste 155. artikuluaren ezarpenari. Bestalde, Kataluniako Errepublikak inoiz ez zituen lege berririk ez ekintzarik egin. Inongo momentuan ere ez zuten kontrolatu lurraldea, zergak, mugak edo polizia eta ondorioz, de facto independentziarik ez zen egon herrialde honetan.

Legedia

2010ean, Kosovoko independentzia zela eta, Nazioarteko Justizia Auzitegiak adierazi zuen aldebakarreko independentzia aldarrikapenak ez direla legez kanpokoak nazioarteko zuzenbide aintzat hartuta.[2]

Erreferentziak

  1. Douglas George Anglin. Zambian Crisis Behaviour: Confronting Rhodesia's Unilateral Declaration of Independence, 1965-1966. McGill-Queens, 1994.
  2. (PDF) Accordance with International Law of the Unilateral Declaration of Independence in Respect of Kosovo. (Noiz kontsultatua: 2016-02-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.