AC/DC
AC/DC Australiako hard rock musika talde bat da. 1973an Malcolm eta Angus Young anaia eskoziarrek sortu zuten.
AC/DC taldearen kontzertua 2009an. Ezkerretik eskuinera: Brian Johnson, Malcolm Young, Phil Rudd, Angus Young eta Cliff Williams. | |
Datuak | |
Jatorria | Sydney, Australia |
Musika mota | Hard rock |
Urteak | 1973-gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Albert, EMI, Columbia, Epic, Atlantic, Atco, Elektra eta East West |
Taldekideak | |
Angus Young Cliff Williams Stevie Young Chris Slade | |
Lehengo taldekideak | |
Malcolm Young Dave Evans Larry Van Kriedt Colin Burgess Neil Smith Ron Carpenter Russell Coleman Noel Taylor Peter Clack Rob Bailey Bon Scott Mark Evans Phil Rudd Brian Johnson Simon Wright | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
http://www.acdc.com/ | |
Historia
Taldearen lehen kontzertua 1973ko abenduaren 24ko gauean izan zen, Can I Sit Next to You Girl-en estreinuarekin. Kantaria Dave Evansek zen.
Hasieratik zuzeneko ekitaldiak oso famatuak egin ziren, Angus Young gitarra jotzailearen estilo ezin hobea tarteko: deigarria zen oso, kontzertuetara eskolako uniformez jantzita joaten baitzen. 1976an, merkatuko lehen postuetara iritsi ziren Let There Be Rock (1977) eta Powerage (1978) diskoei esker. Highway to Hell (1979) diskoaren milioika ale saldu ziren. 1980ko otsailaren 19an, Bon Scott kantaria hil zen, koma etilikoaren ondorioz, eta Geordi taldeko Brian Johnson-ek, haren tokia hartu zuen.
- Angus Young 2001eko kontzertu batean.
- AC/DC taldea.
- AC/DC taldea.
Mundu osoan, 200 milioi album inguru saldu dituzte eta haietatik 70 milioi Estatu Batuetan. Haien disko arrakastatsuena Back in Black izan zen, 50 milioi aletik gorako salmentekin; Thrillerren ondoren, munduan gehien saldu den diskoa da. Hainbat laudorio jaso dituzte hard rock zaleen aldetik, beti postu gorenetan baitabiltza, eta aipatzekoa da “Hil aurretik entzun beharreko 50 taldeak” izeneko telebista saioan bigarren postuan mantendu zirela.
Taldearen izena Young anaien arrebaren josteko makinako AC/DC laburduratik atera zuten: alternating current / direct current zioen (korronte alternoa, korronte zuzena), taldearen energia eta potentziala agertzeko.
Diskografia
|