ABC (musika taldea)
ABC, Pop eta New wave estiloko musika talde ingeles bat da. 1981 eta 1990 bitartean, 40 kantu hoberenen artean egon ziren bere kantu asko.
ABC (musika taldea) | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Sheffield |
Musika mota | new wave musika eta pop musika |
Urteak | 1980 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | EMI |
Martin Fry (en) | |
Sariak | |
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
abcmartinfry.com | |
Jatorria, Sheffielden dute, eta oraindik jarraitzen dute, baina partaide berriekin.
Jatorria: Vice Versa
Guztia, 1977an hasi zen, Mark White, Stephen Singleton eta David Sydenhamek, sintetizadoreak erabiltzeko joera izango zuen talde bat sortu zutenean, The Human League, Clock DVA edo Cabaret Voltaire taldeen antzera garai horretan. Taldea, Vice Versa deitu zen. Martin Flyk eskatutako elkarrizketa baten ondoren, White eta Singletonek, euren taldekide izateko deitu zuten.
Whitek kantatzen zuen garai hartan, baina, Rotterdamen eginiko bira batean, Flyri, ahotsa inprobisatzea suertatu zitzaion. Hori egin ondoren, mundu guztia txunditua geratu zen. Honela, Flyk hartu zuen Whiten lekua abeslari bezala, eta Vice Versak, bere estiloa eta izena aldatu zituen, 1980tik aurrera ABC deitu zelarik.
Vice Versak, EP bat eta zenbait single argitaratu zituen, guztiak synthpop estilokoak, musika industrialera iritsiz, Human League edo Kraftwerk bezala. "New Girls" izeneko euren lehen singlea, "asteko singlea" izan zen NMEren aburuz.
ABC
- Euren diskografika EMI eta Polygram dira
- Partaideak, Martin Fry eta David Palmer dira
- Partaide ohiak Stephen Singleton, Mark Lickey, David Robinson, Andy Newmark, Alan Spenner, Fiora Russell-Powell, David Yarritu, Mark White, Glenn Gregory eta Keith Lowndes dira.
- Bere hit nagusia, 1987an izan zen, "When Smokey Sings".