A.I. Artificial Intelligence
A.I. Artificial Intelligence (euskaraz I.A. Inteligentzia Artifiziala) 2001eko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Brian Aldiss idazlearen "Super-Toys Last All Summer Long" eleberrian oinarritua dago, Pinotxoren abenturak eleberriaren hainbat elementu ere badituelarik. Bertan, Haley Joel Osment, Jude Law, Frances O'Connor, Brendan Gleeson eta William Hurt aktoreek antzeztu zutelarik, narratzailea Ben Kingsley aktorea izan zen.
A.I. Artificial Intelligence | |
---|---|
John Williamsen filma | |
Egilea(k) | John Williams |
Argitaratze-data | 2001 |
Izenburua | A.I. Artificial Intelligence |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, lan literario batean oinarritutako filma, film post-apokaliptikoa eta film dramatikoa |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 146 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Super-Toys Last All Summer Long (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Long Beach, New York, Filadelfia eta Los Angeles |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Steven Spielberg |
Gidoigilea(k) | Stanley Kubrick Steven Spielberg Ian Watson (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Haley Joel Osment Jude Law Frances O'Connor (en) ![]() Brendan Gleeson William Hurt Sam Robards Jake Thomas Ken Leung April Grace Ben Kingsley Jack Angel Meryl Streep Robin Williams Sabrina Grdevich (en) ![]() Kathryn Morris Ashley Scott Enrico Colantoni (en) ![]() Daveigh Chase Rena Owen Brent Sexton Clara Bellar (en) ![]() Katie Lohmann Chris Rock Justina Machado Matt Malloy (en) ![]() Adrian Grenier Clark Gregg Jeremy James Kissner Paula Malcomson (en) ![]() Michael Shamus Wiles Kevin Sussman Ronnie Gene Blevins Michael Mantell Michael Fishman (en) ![]() Michael Berresse Lily Knight Matt Winston | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Kathleen Kennedy Bonnie Curtis Stanley Kubrick |
Konpainia ekoizlea | Amblin Entertainment The Kennedy/Marshall Company (en) ![]() DreamWorks Warner Bros. |
Ekoizle eragilea | Jan Harlan (en) ![]() |
Edizioa | Michael Kahn (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Rick Carter (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Williams |
Argazki-zuzendaria | Janusz Kamiński (en) ![]() |
Jantzi-diseinatzailea | Bob Ringwood (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Manhattan eta New Jersey |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | Androidea eta adimen artifiziala |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) ![]() Saturn Award for Best Science Fiction Film (en) ![]() 28th Saturn Awards (en) ![]() |
Nominazioak | Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 74. Oscar Sariak John Williams Efektu berezi onenen Oscar Saria 74. Oscar Sariak Dennis Muren (en) ![]() ![]() ![]() |
aimovie.warnerbros.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Jatorriz, 1970eko hamarkadan Stanley Kubrickek gauzatu behar zuen proiektua izan zen, 1990eko hamarkada arte filmatzeko asmoa izan zuelarik, horretarako istorioa egokitzeko hainbat idazle kontratatu zituen, baina azkenean filmaketa bertan behera laga zuen. 1995an Kubrickek Spielbergi filma gauzatzeko baimena eman zion.
Filmak 2 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Efektu berezi onenen Oscar Saria eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria, nahiz eta bi sarietako bat bera ere ez irabazi izan. Efektu berezi onenen BAFTA Sariaren izendapena eta 3 Urrezko Globo Sarien izendapenak ere jaso zituen.
Argumentua
Etorkizuneko munduan, gizakiek Mekak izeneko robot sofistikatuekin elkarbiziko dute. Gizakien eta makinen arteko ezberdintasun bakarra sentimenduak izango dira. Baina David (Haley Joel Osment) izeneko haur-robot bat maitatzeko programatzen dutenean, gizakiak ez dira egin berri dutenaren ondorioetarako prestatuak egongo, eta Davidek bere burua mundu ezezagun eta arriskutsu batean topatuko du.
Aktoreak
- Haley Joel Osment - David
- Frances O'Connor - Monica Swinton
- Sam Robards - Henry Swinton
- Jake Thomas - Martin Swinton
- Jude Law - Gigolo Joe
- William Hurt - Hobby profesorea
- Robin Williams - Know doktorea (ahotsa)
- Ben Kingsley - Narratzailea