Añoze

Añoze[1][lower-alpha 1] Zangozaldeko Zangoza udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean.

Añoze
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaZangozerria
UdalerriaZangoza
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaAñués
Posta kodea31400
Herritarraañoztar
Geografia
Koordenatuak42°31′17″N 1°17′17″W
Garaiera502 metro
Distantzia54,5 km (Iruñetik)
Demografia

Jatorriz eta historian zehar udalerri propioa izan zen, baina gaur egun Nafarroako Zangoza eta Aragoiko Sause artean dago.

Bertako biztanleak añoztarrak ziren.

Historia

«Sakonki erromanizatutako eremu batean dago, erromatar kokaleku garrantzitsuetatik oso gertu», Cæsaraugustatik Pompaelora iristen zen galtzada erromatarretik gertu.[2]

Leireko monasterioari lotuta egon zen mende askotan, Iruñeko Erresumaren eta Aragoiko Erresumaren artean. Antzinako idazkietan Anuissem (880) eta Aniosso (1305) izenak agertzen dira.

Dokumentazioaren arabera, XVII. mendean jenderik gabe zegoen. Desamortizazioarekin lurrak hainbat eskuetara pasatzen dira 1887an Uxueko bizilagun batek, Angel Bonafonte Lafitak, 1943an hil zenean bere seme-alaben artean banatzen zen etxaldea erosi zuen arte.[3]

Ondasun nabarmenak

Oharrak

  1. /aɲós̻e/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Maruri Orrantia, David (1997). «Añués: noticias histórico-genealógicas». Zangotzarra 1 (1): 11-112. ISSN 1138-7572.
  3. (Gaztelaniaz) SL, DiCom Medios. «Gran Enciclopedia Aragonesa Online» www.enciclopedia-aragonesa.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-20).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.