Añorga
Añorga Donostiako (Gipuzkoa) hego-mendebaldeko auzoa da, Usurbil eta Lasarte-Oriarekiko mugan dagoena, herri izaera duena, eta gaur egungo Gipuzkoako hiriburua dena sortu baino lehen existitzen zena.
Añorga | |
---|---|
Euskal Herria | |
Añorgako eliza. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°17′09″N 2°00′00″W |
Garaiera | 44 metro |
Demografia |
Baserriz osatutako herrigunea zenak aldaketa handia izan zuen 1900. urtean, Cementos Rezola fabrika jarri zutenean. Horrek jende asko erakarri zuen, eta eman dio gaur egun auzoak daukan izaera industriala. 2004an 3.000 biztanle inguru zituen. Egun ordea 2.635 ditu (2022).
Auzuneak
- Zuatzu
- Atotxa Erreka
- Añorga Txiki
- Añorga
- Amasorrain
- Errekalde
- Belartza
Kultura
Euskara
Beterriko hizkeran egiten da Añorgan, erdialdeko euskalkiaren aldaeran.
Garraioa
Iruditegia
- Futbol -zelaia
- Euskotreneko geltokia (Añorga-Antigua)
- Añorgako jaiak (1945)
- Zergatik eskultura
Elkarteak
Auzoko elkarteen artean Añorga Kultur eta Kirol Elkartea nabarmentzekoa da.
Erreferentziak
- «Euskara debekatuta eskolan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.