Añelarra

Añelarra, Nafarroa Garaia eta Bearno topa dezakegun euskal mendia da. Belagua aldeko menditzar horiek denak ikusteko leku aproposenaren bila bazabiltzate, ez da hori Auñamendia, ez eta Hiru Erregeen Mahaia, horiek berak ezin baitute faltatu paisaia horretan: Añelarra da ikusmira egokiena eskaintzen duen tontorra. Añelarra bera Auñamendiren kate berera lotuta dago, Castetne izeneko haitza tartean dutela, eta gertutasun horrek galarazten dio mendizaleen arreta. Ernaz aldetik datozen bideek Auñamendiren bila jotzen dute eta mendizale gutxi da hari uko egin eta Añelarrara jotzen dutenak. Elkarrengandik gertu gelditzen dira halere, eta indar nahikoa izanez gero, ez da ibilbidea asko luzatu behar bi tontorrak ibilaldi berean zapaltzeko.

Añelarra
Datu orokorrak
Garaiera2.358 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°56′20″N 0°43′52″W
MendikateaLarrako mendigunea
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Kanpo estekak

Añelarra, http://www.euskal-herria.org/.

Geografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.