Añabaso
Añabaso, Gipuzkoa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Aizkorri-Arazko mendigunean zulatzen duen San Adriango tunelaren inguruetatik beste kate apalago bat zabaltzen da hego-ekialderantz, Aratz-Allaitz-Umandia harroagoaren paraleloan. Kate honek Añarri erreka estutzen du ekialdetik, gero Altzania bihurtu eta Urdalurko urtegian atseden egin ondoren, Sakana osoa Arakil izenaz zeharkatu eta Argarekin eginen du topo Iruñerrian, Mediterraneo urrunaren bila joan baino lehen.
Añabaso | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 952 |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°56′06″N 2°17′06″W |
Mendikatea | Altzaniako mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.