918 gau
918 gau Arantza Santesteban nafar zinemagilearen film dokumental bat da. Filmak zuzendariak berak kartzelan izandako bizipenak aipatzen ditu, eta ostean sortutako arrakalak bere izakeran[1]. Santestebanek Batasunako Mahai Nazionaleko kide izateagatik 918 gau eman zituen kartzelan, eta ondoren sortutako esperientziatik abiatzen da dokumentala.
918 gau | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2021 |
Izenburua | 918 gau |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 58 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Arantza Santesteban Perez |
Gidoigilea(k) | Arantza Santesteban Perez |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Txintxua Films |
Argazki-zuzendaria | Maddi Barber |
Historia | |
Jasotako sariak | Doclisboa/Award For Best International Competition Film (en) |
Sariak
2021ean, zenbait sari lortu zituen: nazioarteko saileko film onenaren saria Doclisboa nazioarteko zinemaldian[2]; Latexos saria Pontevedrako Novos Cinemas jaialdian, eta nazioarteko dokumental onenaren saria Turingo zinemaldian.[3]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Húder, Pablo Caruana. (2021-11-14). «La cineasta y exresponsable de Batasuna Arantza Santesteban firma una película sobre su paso por la cárcel» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-16).
- (Portugesez) «PRÉMIOS 19º DOCLISBOA» Doclisboa 2021 2021-10-30 (Noiz kontsultatua: 2021-11-16).
- «"918 gau" pelikulak sariak bereganatzen jarraitzen du» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-12-21 (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.