9½ Weeks
9½ Weeks (euskaraz 9 Aste eta Erdi) 1986ko Adrian Lyne britainiar zinema zuzendariaren filma erotikoa da. Elizabeth McNeill idazlearen 9½ Weeks eleberrian oinarritua dago. Bertan, Kim Basinger eta Mickey Rourke aktoreek antzeztu zuten, filma estreinatu bezain azkar 1980ko hamarkadako sex-symbol edo mito erotiko bilakatu zirelarik.
![]() | ||||
---|---|---|---|---|
Joe Cockerren filma | ||||
Egilea(k) | Joe Cocker | |||
Argitaratze-data | 1986 | |||
Izenburua | 9½ Weeks | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film erromantikoa, film dramatikoa eta Film erotikoa | |||
Iraupena | 112 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Nine and a Half Weeks (en) ![]() | |||
Grabazio lekua(k) | New York | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Adrian Lyne | |||
Gidoigilea(k) | Sarah Kernochan (en) ![]() Zalman King Patricia Louisianna Knop (en) ![]() | |||
Antzezlea(k) | ||||
Kim Basinger Mickey Rourke Margaret Whitton (en) ![]() Christine Baranski Karen Young David Margulies Helen Hanft Ronnie Wood William De Acutis | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Mark Damon Zalman King Patricia Louisianna Knop (en) ![]() | |||
Konpainia ekoizlea | Producers Sales Organization (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Jack Nitzsche | |||
Argazki-zuzendaria | Peter Biziou | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | New York eta Brooklyn | |||
Historia | ||||
Nominazioak | Golden Raspberry Award for Worst Actress (en) ![]() 7th Golden Raspberry Awards (en) ![]() Kim Basinger Golden Raspberry Award for Worst Screenplay (en) ![]() 7th Golden Raspberry Awards (en) ![]() Sarah Kernochan (en) ![]() ![]() Golden Raspberry Award for Worst Original Song (en) ![]() 7th Golden Raspberry Awards (en) ![]() Jonathan Elias, John Taylor (en) ![]() | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
Joe Cockerren kronologia | ||||
|
Filmak nazioartean sekulako arrakasta izan zuen, bereziki Kanada, Australia eta Erresuma Batuan, 7 milioi dolarretako aurrekontuarekin denera 100 milioi inguruko irabaziak izan baizituen. Filmak bi jarraipen izan zituen: Another 9½ Weeks (1997) eta The First 9½ Weeks (1998).
Argumentua
Elizabeth (Kim Basinger) bere lagun eta lankide Molly-rekin (Margaret Whitton) batera Manhattango margolan-erakustoki batean lan egiten duen emakume dibortziatua da. Egun batez John (Mickey Rourke) izeneko gizon bat ezagutu eta biek sekulako sexu harremanari hasiera emango diote, erabat fisikoa den harremanaren kontzeptua frogan jarriz, bai bikotea unitate gisa ikusirik, bai Elizabethen bizitzan duen eraginarekiko ere, aldaketa pertsonal eta barne sentimendu kontrajarriak baititu.
Aktoreak
- Mickey Rourke: John Gray
- Kim Basinger: Elizabeth McGraw
- Margaret Whitton: Molly
- David Margulies: Harvey
- Christine Baranski: Thea
- Karen Young: Sue
- William De Acutis: Ted (William DeAcutis gisa)
- Dwight Weist: Farnsworth
- Roderick Cook: Sinclair, kritikaria
- Victor Truro: Margolan-Erakustokiko bezeroa
Kanpo estekak
- 9½ Weeks filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)