87 Silvia

Silvia, asteroide gerrikoan aurkitutako 87. asteroidearen izena da. Silvia, asteroide ilargi bat baino gehiago duen lehen asteroide ezaguna izateagatik da garrantzitsua. Asteroide gerriko asteroiderik handienetako bat da, 260,9 kilometroko diametroarekin, eta, bere orbitagatik, eguzkitik 3,49 unitate astronomikoko distantziara dagoena, 65 Cibeles asteroidearen familiakoa da.

87 Silvia 
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)12,87
Magnitude absolutua6,96
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaN. R. Pogson (en) Itzuli
Aurkikuntza-data1866ko maiatzaren 16a
Aurkikuntza-lekuaMadras Observatory (en) Itzuli
Planeta txikien taldeaAsteroide gerrikoa eta Outer Main Belt (en) Itzuli
Honen izena daramaRea Silvia
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis3,803504701834 AU
Periapsis3,150570415025 AU
Ardatzerdi handia3,4770375578963 AU
Eszentrikotasuna0,093892325843031
Orbita-periodoa2.368,1679521089 egun
Batezbesteko anomalia334,81925762333 °
Makurdura orbitala10,855 °
Goranzko nodoaren luzera73,012172320476 °
Periapsiaren argumentua264,40303638272 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa253,051 km
Masa14.780.000.000.000.000.000 kg
Dentsitatea1,2 g/cm³
Tenperatura151 K
Albedoa0,043
0,046
Mota espektralaP-type asteroid (en) Itzuli eta X-type asteroid (en) Itzuli
Behin-behineko izendapenakA909 GA
A866 KA
Nabigazioa
« 86 Semela  88 Thisbea »

Aurkikuntza eta izendapena

Madrasetik aurkitu zuen Norman Robert Pogsonek, 1866ko maiatzak 16an. Paul Hergetek bere Planeta ipotxen izenak lanean, izena, Camille Flamarion astronomoaren lehen emaztea zen Silvie Petiaux-Hugo Flammarionen omenezkoa dela dio, baina, asteroide honen aurkikuntza iragartzen zen artikuluan, Pogsonek, izena, Romulo eta Remoren ama zen Rhea Silviari erreferentzia eginez aukeratu zuela azaldu zuen.

Ezaugarri fisikoak

Silvia, oso kolore ilunekoa da, eta, ziuraski, oso konposaketa primitiboa du. Bere ilargien aurkikuntzakm asteroidearen masa zehaztea ahalbidetu zuen (1,1x1019kg) baita bere dentsitatea ere (1,1 g zentimetro kubikoko. Bere dentsitatea oso baxua da, asteroidea oso porotsua dela adieraziz, asteroidearen %60 inguru, hutsik egon daiteke.

Ilargiak

Silviak, bere inguruan, bi asteroide ilargi ditu biraka. Romulo eta Remo deitu izan dira, Rhea Silviaren bi semeak.

Romulo, lehen ilargia, 2001eko otsailak 18an aurkitu zuten, Keck II teleskopioarekin, 10 metrokoa, Mauna Keatik, Michael E. Brownek eta Jean-Luc Margotek (Kaliforniako Teknologia Institutua); satelite hau, H bandan lortutako irudietan aurkitu zuten, optika egokitzaileko sistema bat erabiliz. Bere izen osoa 87 1 Romulo da; bere izena jaso aurretik S/2001 87 1 bezala ezagutzen zen. 18 kilometroko diametroa du, eta, bere orbita, Silviagandik 1370 kilometrora dagoena, 87,6 ordutan betetzen du. Astronomoek, bere orbita ondo kalkulatu ahal izan zuten, bi hilabetetan zehar 27 aldiz argazkia atera baitzioten. Irudi horietako hamabitan, bigarren ilargi txikiago bat agertu zen.

Bigarren ilargia den Remoren aurkikuntza, 2005eko abuztuak 10ean iragarri zuten Frank Marchisek (Berkeleyko Unibertsitatea) eta Parisko Behatokiko Pascal Descamps, Daniel Hestroffer eta Jérôme Berthierrek iragarri zuten, Hegoaldeko Behatoki Europarreko Yepun teleskopioa erabiliz, Txileko Paranal Behatokian dagoena. Bere izen osoa 87 2 Remo da. Bere oraingo izena jaso aurretik, S/2005 87 2 deitua zen. 7 kilometroko diametroa du, eta, bere orbita, Silviagandik 710 kilometrora dagoena, 33 ordutan betetzen du.

Astronomoek, ilargi hauek, iraganean, beste asteroide batek Silviarekin talka egin zuelako eratu zirela uste dute, asteroidearen grabitateak harrapatu zituelarik. Ilargi txikiagoak ere aurki daitezkeela uste dute.


Aurrekoa
86 Semela
Asteroidea
1866ko maiatzak 16an aurkitua
Ondorengoa
88 Thisbea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.