8. Sinfonia (Dvořák)
8. Sinfonia sol nagusian opus 88, Antonín Dvořák konposatzaile txekiarrak idatzitako azkenaurreko sinfonia izan zen. 1889an idatzi zuen.
8. Sinfonia (Dvořák) | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Tonoa | Sol maior |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Antonín Dvořák |
Konposatzaileak, 1880 erdialdean, Vysokan, Pragatik 150 kilometrora zegoen herri batean, etxe apal bat erosi zuen. Bertan igarotzen zituen udak, usozaintzari emana, bere zaletasun handietako bat zena, baita musika konposaketari ere. Han, 1889ko udan, sinfonia hau idatzi zuen, lau mugimenduz osatua dagoena.
- Allegro con brio
- lehen mugimendu hau, adierazpen boteretsu eta distiratsu bat da, perkusioaren erabilera liberalagatik bereizten dena.
- Adagio
- Adagio bezala adierazia dagoen arren, bigarren mugimendu hau, benetan, abiadura azkarrago batean garatzen da. Oso tipikoa den biolin bakarlari baten musikarekin hasten da eta giro bakarti baina gozagarrian amaitzen da.
- Allegretto grazioso-molto vivace
- hirugarren mugimendu honen zatirik handiena, 3/4 konpasean garatzen den dantza grazioso bat da. Azkenean, 4/4ko konpasera aldatzen eta modu oso bizian amaitzen da, bigarren mugimenduaren antzera.
- Allegro, ma non troppo
- laugarren eta azken mugimendu hau da zurrunbilotsuena eta nahaspilatsuena. Fanfarria batekin hasten da, ondoren, biolontxeloek hasten duten melodia eder batera eboluzionatzen du. Tentsioak gorantz egiten du, eta, azkenik, gutxi gora-behera bi minutuan, baretu egiten da, hasierako gaia jotzen duten musika tresna zaparrada batek, hiltzen ari den elefante baten antzerako soinua duen tronparen txioari lekua uzten diotenean. Hortik aurrera, mugimenduak, ezin eutsirik, garapenaren sekzio eta birkapitulazio baterantz aurrera egiten du, zenbait aldiz nagusitik txikira modulatuz eta tronparen beste bi txio sartuz. Laugarren mugimendu hau, koda kromatiko batekin amaitzen da, non metalezko haizezko musika tresnak eta perkusiozkoak, besteen gainetik nabarmentzen diren.
Sinfonia hau, sarri sartzen da egitarauetan, ez ordea Dvořáken 9. Sinfonia bezain beste, zazpigarrenaren antzeko estatusa duen arren, bi sinfonia hauen artean dauden ezberdintasunak gora-behera. Zazpigarren sinfonia ekaitztsua eta erromantikoa den bitartean, zortzigarrena, xamurra eta Dvořákek hainbeste maite izan zuen bohemiar musika tradizionalean inspiratua da.
Pragan estreinatu zen 1890eko otsailak 2an, konposatzailea bera zuzendaria zelarik, eta Londresen jo zen berriz urte bete beranduago, Cambridgeko unibertsitatetik Honoris Causa doktorea bezala izendatua izanagatik Ingalaterrara egin beharreko bidaia bat probestuz.
Aurrekoa 7. Sinfonia |
Dvořáken sinfonia 1889 |
Ondorengoa 9. Sinfonia |