8½
8½ (italieraz: Otto e mezzo, euskaraz Zortzi eta erdi) 1963ko Federico Fellini italiar zinema zuzendariaren komedia-drama film bat da. Marcello Mastroianni, Claudia Cardinale, Anouk Aimée eta Sandra Milo aktoreek antzeztu zuten. Zuri-beltzean Gianni Di Venanzo argazkilariak filmatu eta Nino Rota musikariaren soinu banda du.
8½ | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1963 |
Izenburua | 8½ |
Jatorrizko hizkuntza | italiera frantsesa ingelesa alemana |
Jatorrizko herrialdea | Italia eta Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, film dramatikoa eta fantasiazko filma |
Hizkuntza | italiera |
Iraupena | 138 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | Vatican's list of films (en) |
Honen eragina jaso du | Carl Gustav Jung |
Grabazio lekua(k) | Italia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Federico Fellini |
Gidoigilea(k) | Ennio Flaiano Tullio Pinelli Brunello Rondi Federico Fellini |
Antzezlea(k) | |
Marcello Mastroianni Claudia Cardinale Anouk Aimée Sandra Milo Rossella Falk Barbara Steele (en) Nadine Sanders Mino Doro Guido Alberti Madeleine LeBeau (en) Caterina Boratto Annibale Ninchi (en) Giuditta Rissone Eddra Gale (en) Maria Antonietta Beluzzi Mario Pisu Abdalqadir as-Sufi (en) Edy Vessel (en) Annie Gorassini (en) Rossella Como (en) Eugene Walter Olimpia Cavalli Giuliana Calandra Dina De Santis (en) Maria Tedeschi Ferdinand Guillaume Marisa Colomber (en) Giulio Calì (en) Antonio Acqua John Karlsen (en) Giulio Paradisi Jean Rougeul Mark Herron John Stacy (en) Mario Conocchia Roberto Nicolosi Edward Fleming (en) John Francis Lane (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Angelo Rizzoli |
Konpainia ekoizlea | Cineriz (en) |
Edizioa | Leo Catozzo |
Ekoizpen-diseinatzailea | Piero Gherardi |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Nino Rota |
Argazki-zuzendaria | Gianni Di Venanzo |
Jantzi-diseinatzailea | Piero Gherardi |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Erroma |
Argumentu nagusia | sormena, Industria zinematografikoa eta Animus (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review Award for Best Foreign Language Film (en) Academy Award for Best Costume Design, Black-and-White (en) 36. Oscar Sariak Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria 36. Oscar Sariak |
Nominazioak | Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria 36. Oscar Sariak Academy Award for Best Costume Design, Black-and-White (en) 36. Oscar Sariak Piero Gherardi Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 36. Oscar Sariak Federico Fellini, Ennio Flaiano, Tullio Pinelli, Brunello Rondi Zuzendari onenaren Oscar Saria 36. Oscar Sariak Federico Fellini Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) 36. Oscar Sariak Piero Gherardi |
Felliniren film ospetsuenetakoetako bat da, zinema kritikari batzuentzat inoizko film onenen artean dago. Zinema zuzendari bati buruzko istorioa eta arazoak kontatzen ditu, Fellini beraren zertzelada autobiografikoak ere baditu.
Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Piero Gherardi).
Argumentua
Guido Anselmi (Marcello Mastroianni) zinema zuzendari ospetsua eta estresatua da, bere ibilbidearen gailurra atzean laga eta gainbeheran dagoena, inspirazioa nahiz beree azken filma amaitzeko bere buruan segurtasuna galdu ditu. Erabat lurjota, atseden hartzeko bainuetxe batera joatea erabaki du. Halere, filmeko lan talde guztitik urrundu nahi izan arren, honako bere lankideek bainuetxerarte jarraituko dute: gidoigilea, ekoizlea (Guido Alberti), emaztea (Anouk Aimée) eta maitalea (Sandra Milo). Giroaz guztiz nazkatua, Guidok inguruaz abstraitzeko bere ametsetara jotzen du. Honela bada, oroitzapen eta fantasiaz osatutako bere mundu onirikoa errealitatearekin nahastuko da, tartean Guidoren ametsetan Asa-Nisi-Masa hitz magiko eta misteriotsuak ere agertuko dira.
Aktoreak
- Marcello Mastroianni: Guido Anselmi, zinema zuzendaria
- Anouk Aimée: Luisa Anselmi, Guidoren emaztea
- Rossella Falk: Rossella, Luisaren lagunik onena eta Guidoren aitorlea
- Sandra Milo: Carla, Guidoren maitalea
- Claudia Cardinale: Claudia, zinema izarra eta Guidoren Emakume Idealaren frogetako hautagaia
- Simonetta Simeoni: neska gaztea
- Guido Alberti: Pace, zinema ekoizlea
- Mario Conocchia: Mario Conocchia, Guidoren ekoizpen laguntzailea
- Bruno Agostini: Bruno Agostini, ekoizpen zuzendaria
- Cesarino Miceli Picardi: Cesarino, ekoizpen begiralea
- Jean Rougeul: Carini Daumier, zinema kritikaria
- Mario Pisu: Mario Mezzabotta, Guidoren laguna
- Barbara Steele: Gloria Morin, Mezzabottaren neska gaste berria
- Madeleine LeBeau: Madeleine, frantses aktorea
- Caterina Boratto: hoteleko andere misteriotsua
- Eddra Gale: Saraghina, emagaldua
- Eugene Walter: estatubatuar kazetaria
- Ian Dallas: Maurice
- Edy Vessel: manikia
Kanpo estekak
- 8½ filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)