70

70 (LXX) egutegi juliarrean astelehenez hasitako urte arrunta izan zen. Garai hartan Augusto eta Vespasianoren Kontsulatuaren Urtea gisa ezagutu zen Antzinako Erroman (edo, gutxiagotan, 823. urtea Ab urbe condita). Erdi Aroan hasi zen 70 erabiltzen urte honi deitzeko.

70. urtea
Kronologia
MendeakK.a. I.aI.aII.a
Hamarkadak50(e)koa 60(e)koa70(e)koa80(e)koa90(e)koa
Urteak67   68   697071  72  73
Beste egutegi batzuetan
Gregoriotar egutegia70
LXX
Ab urbe condita823
Armeniar egutegiaN/A
Bahá'í egutegia-1774 – -1773
Bengaliar egutegia-523
Berber egutegia1020
Egutegi budista614
Myanmarko egutegia-568
Bizantziar egutegia5578 – 5579
Koptoen egutegia-214 – -213
Etiopiar egutegia62 – 63
Hebrear egutegia3830 – 3831
Egutegi hinduak
Bikram Samwat126 – 127
Shaka SamvatN/A
Kali Yuga3171 – 3172

Iraniar egutegia552 BP – 551 BP
Islamiar egutegia569 BH – 568 BH
Korear egutegia2403
Thailandiar eguzki egutegia613
Holozeniar egutegia10070
Artikulu hau 70. urteari buruzkoa da, zenbakiari buruzkoaren bila bazabiltza, ikus Hirurogeita hamar.

Gertaerak

Erromako Inperioa

  • Vespasiano enperadorea eta bere seme Zesar Vespasiano Erromako kontsul bilakatu ziren.
  • Izua hedatu zen Erroman haize txarren ondorioz Afrika eta Egiptoko zekaleak ez zirelako iristen, ogi eskasia sortuz. Garai hartan gariz beteriko itsasontziek Ipar Afrikatik Ostiarainoko 300 miliak 3 egunetan egiten zituzten, eta beste 1.000 milia Alexandriaraino 13 egunetan. Itsasontziek 1.000 tona inguru eramaten zituzten, eta Erromak 8.000 tona kontsumitzen zituen astero.
  • Sexto Julio Frontino Erromako pretore zen. Legio II Adiutrix sortu zen, Classis Ravennatiseko marinekin.
  • Plinio Zaharra Gallia Narbonensiseko prokuradore izendatu zuten.
  • Apirilaren 14 inguru (Nisaneko 14, Xanthikoseko 14): Jerusalemgo setioa: Titok juduen hiriburua inguratu zuen hiru legio erabilita mendebaldean eta laugarren bat Olibondoen Mendiaren ekialdean. Hiria gehiago presionatzeko helburuarekin, erromesak sartzen uzten zituzten Pessah ospatzeko, baina gero ez zieten ateratzen uzten, euren elikadura hiriaren esku utziz.
  • Apirilaren 21a, Titok Jerusalemen aurkako oldarraldia egin zuen, hiriaren Hirugarren Hormaren aurka.
  • Maiatzaren 6a, Jerusalemgo Hirugarren Horma erori zen eta juduak Bezethatik joan ziren Bigarren Hormaraino, defentsa desantolatuekin.
  • Maiatzaren 11, Tito eta bere legioak Jerusalemgo Bigarren Horma suntsitu zuten. Judutarrak Lehen Hormaraino mugitu ziren. Hiritik hamabost kilometrora zeuden zuhaitz guztiak moztu zituzten erromatarrek.
  • Mendekoste eguna (ekainaren 4a), Jerusalemgo Tenpluko apaizek lurrikara bat sentitu zuten.
  • Uztailaren 14a, tenpluan sakrifizioak egiteari utzi zioten.
  • Uztailaren 20a, Erromatarrek su eman zioten klaustro bati Antoniako Gotorlekua hartu ostean.
  • Abuztuaren 4a, Titok Jerusalemgo Judutarren Tenplua suntsitu zuen. Sanedrina eta goi-apaizen karguak kendu zituzten. Hau Lehen judeo-erromatar gerraren puntu garrantzitsua izan zen. Judutarren erlijio agintaritza Jamniara mugitu zen, gaur egungo Yavne, eta gertakaria Tisha B'Av jaian gogoratzen da.
  • Irailaren 2a, Erromatarrek Jerusalemgo kontrol osoa eureganatu zuten, eta geratzen ziren pertsonak erre eta hil zituzten, esklabo hartu zituztenak kenduta.
  • Neapolis (gaur egungo Nablus) sortu zen Judean.
  • Bataviar matxinadan itsasontzien arteko gudua Rhin ibaian.
  • Vespasianok Rhineko legioak bertan behera utzi zituen.
  • Domiziano enperadore ohia Domitia Longinarekin ezkondu zen.
  • Erromatarrek zigor espedizioa abiatu zuten Garamanteen aurka, eta Erromako Inperioarekin harremanak izatera behartu zituzten.
  • Samotrazia uhartea Erromatar Inperiora batu zuten.

India

Afrika

  • Septimio Flako erromatarra Egiptoko hegoaldera espedizioa egin zuen. Ziurrena da Sudanera iritsi izana.
  • Ze-Hakèlé Aksumgo Erresumako errege bilakatu zen (Zoskales grezieraz).

Jaiotzak

  • Gaio Julio Kuadrato Baso, Judeako erromatar jenerala.

Heriotzak


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.