68 ibilbide nazionala
68 Ibilbide Nazionala, Argentinako errepide bat da, Saltako probintziaren hegoaldean dagoena, Cafayate eta Salta hiriak, 183 kilometroko ibilbide batean elkartuz.
Ibilbide hau, Maskorren Quebrada deritzonetik igarotzen da, mendi eraketa bitxiak ikus daitezkeen 83 kilometroko ibilbide bat: Gazteluak, 19. kilometroan, Leihoak, 20.ean, Obeliskoa 22.enean, Frailea 32.ean, Apoa 34.ean, Anfiteatroa 46.ean eta Deabruaren zintzurra 47.ean, beste batzuen artean.
Hiriak eta herriak
Hegoaldetik iparralderako ibilbide honek zeharkatzen dituen herri eta hiriak, honako hauek dira:
Saltako probintzia
![](../I/RN68_Quebrada_de_las_Conchas.jpg.webp)
Ibilbidea: 183 kilometro (0tik 183. kilometroraino)
- Cafayate departamendua: Cafayate (0. kilometroa)
- Guachipas departamendua: ez dago herri edo hiririk
- La Viña departamendua: La Viña (101. kilometroa) eta Coronel Moldes (125. kilometroa)
- Chicoana departamendua: El Carril (149-150. kilometroak)
- Rosario de Lerma departamendua: ez dago herri edo hiririk
- Cerrillos departamendua: La Merced (163. kilometroa) eta Cerrillos (170-171. kilometroa)
- Capital departamendua: Limache (180. kilometroa) eta Salta (183. kilometroa)
Antzinako ibilbidea
1980 baino lehenago, 68 ibilbide nazionala, Cafayate eta La Viñaren artean hedatzen zen, gaur egungo ibilbidearen gainontzeko zatia, 9 Ibilbide Nazionalaren zati zelarik. 9 ibilbidearen norantza ekialderago aldatu ondoren, La Viñatik Saltarako zatia gehitu zitzaion 68 ibilbide nazionalari.