524
524 (DXXIV) astelehenez hasitako bisurtea izan zen juliotar egutegian. Erromatar Inperioan Justinoren eta Opilioren kontsulatuaren urtea bezala ezagutu zen. Erdi Arotik aurrera hasi zen 524 bezala ezagutzen, Anno Dominiren erabilera Europan zehar hedatu ahala.
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
524. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | V.a • VI.a • VII.a |
Hamarkadak | 500(e)koa • 510(e)koa • 520(e)koa • 530(e)koa • 540(e)koa |
Urteak | 521 • 522 • 523 • 524 • 525 • 526 • 527 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 524 DXXIV |
Ab urbe condita | 1277 |
Armeniar egutegia | N/A |
Bahá'í egutegia | -1320 – -1319 |
Bengaliar egutegia | -69 |
Berber egutegia | 1474 |
Egutegi budista | 1068 |
Myanmarko egutegia | -114 |
Bizantziar egutegia | 6032 – 6033 |
Koptoen egutegia | 240 – 241 |
Etiopiar egutegia | 516 – 517 |
Hebrear egutegia | 4284 – 4285 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 580 – 581 |
Shaka Samvat | 446 – 447 |
Kali Yuga | 3625 – 3626 |
Iraniar egutegia | 98 BP – 97 BP |
Islamiar egutegia | 101 BH – 100 BH |
Korear egutegia | 2857 |
Thailandiar eguzki egutegia | 1067 |
Holozeniar egutegia | 10524 |
Gertaerak
Europa
- Maiatzaren 1 – Sigismundo Burgundiakoak Orléansen exekutatu zuten 8 urteko erregetza eta gero, eta bere anaia Gundemaro II.a jarri zuten errege. Burgundiako armadaren lidertza hartuta, Frankoen lurraldea txikiago bilakatzen hasi zen.
- Ekainaren 25 – Vézeronceko gudua: Klodomerrek, Txildeberto I.aak eta Klotario I.ak agindutako frankoek guda galdu zuten Isèretik gertu (Frantzia), burgundiarren eta euren aliatu ostrogodoen aurka. Klodomer guduan hil zen. Txildebertok, beranduago, Chartres eta Orléans hiriak anexionatu zituen.
- Gondioke Burgundiakoa, Klodomerren alarguna, Klotario I.arekin ezkontzera behar zuten. Gondiokeren bi umeak hil zituen Klotariok, baina seme nagusiak, Klodoaldok, ihes egitea lortu zuen, Proventzan ezkutatuta.
- Severino Boezio erromatar filosofoa epaiketarik gabe exekutatu zuten, ziurrenik Pavian. Kartzelan zela Filosofoaren kontsolazioa lana idatzi zuen (gutxi gorabeherako data).
Amerika
- Azaroaren 29 – Ahkal Moʼ Nahb I, maien Palenque hiriko agintaria, 23 urteko erregetzaren ostean hil zen. Lau urte iraun zuen errege-arteko aldia hasi zen.
Heriotzak
- Klodomer, Merovingiar leinuko frankoen erregea.
- Azaroaren 29 – Ahkal Moʼ Nahb I, Palenqueko erregea. (j. 465)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.