50 First Dates
50 First Dates (euskaraz Lehen 50 Hitzorduak) 2004ko Peter Segal estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia film bat da. Adam Sandler, Drew Barrymore, Rob Schneider, Sean Astin, Lusia Strus, Blake Clark eta Dan Aykroyd aktoreek antzeztu zuten.
50 First Dates | |
---|---|
hainbat artistaren filma | |
Egilea(k) | hainbat artista |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | 50 First Dates |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | San Frantzisko, Hawaii eta Malibu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Peter Segal |
Gidoigilea(k) | George Wing (en) |
Antzezlea(k) | |
Adam Sandler Drew Barrymore Rob Schneider Sean Astin Lusia Strus (en) Blake Clark Dan Aykroyd Amy Hill Allen Covert Missi Pyle Maya Rudolph Lynn Collins Kristin Bauer van Straten Kevin James Katheryn Winnick Jessica Bowman Jackie Sandler | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jack Giarraputo Steve Golin Nancy Juvonen |
Konpainia ekoizlea | Happy Madison Productions (en) Flower Films (en) Columbia Pictures |
Edizioa | Jeff Gourson |
Aurrekontua | 75.000.000 Estatubatuar dolar |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Teddy Castellucci |
Argazki-zuzendaria | Jack N. Green |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Hawaii |
Argumentu nagusia | Amnesia |
sonypictures.com… | |
| |
Bideoa | YouTube |
Argumentua
Henry (Adam Sandler) Hawaiien lan egiten duen albaitari bat da, eta nagusiki pasaeran doazen emakumezko turistekin oheratu ohi da, ez baitu harreman finkorik nahi.
Baina egun batez, egunero gosaltzen duen kafetegian Lucy (Drew Barrymore} izeneko neska ezagutu eta hartaz maiteminduko da. Baina Lucyk bere aitarekin (Blake Clark) autoan zihoala izandako trafiko istripu baten ondorioz nolabaiteko nahasmen mental bat du, istripuaren eguna oroimean gelditu eta ez da informazio berria jaso eta gogoratzeko gai. Hortaz, egun oro amaitu eta biharamunean ez da aurreko egunaz ezertxo ere oroitzen, honek Henry eta Lucyren harremana nahastu eta egoera barregarri eta xelebre ugari sortaraziko ditu.
Aktoreak
- Adam Sandler: Henry Roth
- Drew Barrymore: Lucy Whitmore
- Rob Schneider: Ula
- Sean Astin: Doug Whitmore
- Blake Clark: Marlin Whitmore
- Lusia Strus: Alexa
- Dan Aykroyd: Keats doktorea
- Amy Hill: Sue
- Allen Covert: Tom
- Maya Rudolph: Stacy
- Pomaika'i Brown: Nick
- Jonathan Loughran: Jennifer
Kanpo estekak
- Webgunea (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)