433 Eros
Eros, 1898 DQ saileko 433. asteroidea da, 1898ko abuztuak 13an Gustav Wittek aurkitu zuena Berlindik. Lurraren orbitaren inguruan dabilen lehen asteroide ezaguna izan zen. Biziki forma luzanga bat du, saltxitxa baten antzerakoa. 22 kilometro neurtzen du mutur batetik bestera. Lurragandik hurbilen egon denean, 23 milioi kilometrotara egon da.
433 Eros | |
---|---|
Behaketa | |
Magnitude absolutua | 10,42 |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia |
Aurkitzailea | Carl Gustav Witt (en) eta Felix Linke (en) |
Aurkikuntza-data | 1898ko abuztuaren 13a |
Aurkikuntza-lekua | Berlin Observatory (en) eta Bamberg-Refraktor (en) |
Planeta txikien taldea | Amor asteroideak |
Honen izena darama | Eros |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 1,7829811513566 AU |
Periapsis | 1,1332536732509 AU |
Ardatzerdi handia | 1,4581174123038 AU |
Eszentrikotasuna | 0,2227966940876 |
Orbita-periodoa | 643,1128260948 egun |
Batezbesteko anomalia | 222,76289472512 ° |
Makurdura orbitala | 10,827927274659 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 304,28599207753 ° |
Periapsiaren argumentua | 178,90776400795 ° |
Tisserand parametroa | 4.583 |
Ezaugarri fisikoak | |
Diametroa | 16,84 km |
Dentsitatea | 2,67 g/cm³ |
Albedoa | 0,16 0,25 |
Mota espektrala | S motako asteroide |
Behin-behineko izendapenak | A898 PA 1956 PC |
Nabigazioa | |
« 432 Pythia • 434 Hungaria » |
|
Eros, izen maskulino bat jaso zuen lehen asteroidea izan zen, eta Gustav Wittek modu independentean 1898ko abuztuak 13ko gauean aurkitu zuena, honek izena eman ziolarik, eta F. Linkek Berlinen. Aldi berean, Augusto Honorato Pedro Charloisek aurkitu zuen Nizatik.
2000n, Eros izan zen espazio zunda batek orbitatu zuen lehen asteroidea, NEAR Shoemakerrek hain zuzen, asteroidearen gainazalean lurreratu zena 2001eko otsailak 12an, halako lanerako prestatuta ez bazegoen ere. Zundak, datuak igortzen jarraitu zuen asteroidearen gainazaletik 2001eko otsailak 28rarte.
Aurrekoa 432 Pythia |
Asteroideak 1898an aurkitua |
Ondorengoa 434 Hungaria |