3 Kolpetan
3 Kolpetan Esne Beltza musika talde euskaldunaren estudioko hirugarren albuma da. 2011ko abenduaren 2an aurkeztu zuten. Bertan reggae, ska eta hainbat soinu nahasten dituzte.
3 Kolpetan | ||||
---|---|---|---|---|
Esne Beltza taldearen estudioko albuma | ||||
Argitaratze data | 2011ko abenduaren 2a | |||
Grabazioa | 2011ko uztaila - urria | |||
Musika mota | Ska, reggae | |||
Iraupena | 49:00 | |||
Hizkuntza | Euskera | |||
Diskoetxea | Baga Biga | |||
Esne Beltza taldearen kronologia | ||||
|
Diskak 15 kantu biltzen ditu. Horietako 8 guztiz berriak dira, gainontzekoak remix-ak, riddim-ak eta kantu zaharren bertsioak.[1]
Grabazioak hiru fasetan egin zituzten: Higain estudioan (Usurbil), 2011ko uztailean, Paxkal Etxepare soinu ingeniari lanetan zegoelarik; AIEKA estudioan (Ereñotzu, Hernani), 2011ko iraila eta urrian, Peio Gorrotxategi soinu ingeniari lanetan zegoelarik; eta Paxkal Etxepare estudioan (Bardoze), 2011ko iraila eta urrian, Paxkal Etxepare soinu ingeniari lanetan zegoelarik. Nahasketak Paxkal Etxeparek egin zituen, eta masterizazioa Globe Audio Mastering estudioan egin zuten, Bordelen.
Formatua
Album hau CD-DVD moduan kaleratu zuten, 3 Kolpetan CDa eta Freedom zuzeneko DVDa biltzen dituelarik. Bi formatutan aurkeztu zuten: DVD-liburua, 32 orri dituena, 2011ko Durangoko Azokan baino ez saldu zena eta edizio mugatua zena (DVD-liburu bakoitzak bere zenbakia du); eta CD-liburua, 64 orrikoa.[2]
DVDak zuzeneko hiru kontzertuetako irudiak biltzen ditu, 2009ko uztailaren 24an Japoniako Fuji Rock jaialdian eman zuten kontzertua, 2010eko abenduaren 3an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eman zutena, eta 2011ko irailaren 11n Donostiako kaian eman zutena. Zuzeneko irudi honeetan beraien disketan parte hartu duten hainbat kolaboratzaile azaltzen dira.
Liburuak abesti berrien letrez gain, taldearen azken birako zuzeneko kontzertuetako hainbat argazki dakartza.
Taldearen aurreko disketan ohikoa denez, album honek ere hainbat kolaborazio ditu.
Abesti zerrenda
3 Kolpetan | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
1. | "The Class" | Xabi Solano, Jon Garmendia | Solano, Sergio Ordoñez, Mel | 4:00 | |||||
2. | "No Tinc Remei" | Ordoñez | Ordoñez, Adrìa Salas, Ruben Sierra | 3:47 | |||||
3. | "Free Palestine" | Solano, Garmendia | David Cairol, Dalton, Solano | 2:58 | |||||
4. | "Ibilian (Astindu)" | Pow Pow Productions (Surfer), Solano, Garmendia | Solano, Endika, Maixa | 3:42 | |||||
5. | "Bozgora2 Remix" | Zigor Lampre, Solano | Solano, Ordoñez | 2:40 | |||||
6. | "Udalbiltza" | Solano, Garmendia | Solano, Ordoñez | 2:57 | |||||
7. | "Atzean Utzitakoa" | Solano, Garmendia | Solano, Flavio Banterla, Jhonny 'El Bola' | 3:29 | |||||
8. | "Distantzia" | Solano, Yacine Belahcene, Garmendia | Belahcene, Solano | 1:06 | |||||
9. | "Nahi Dut" | Solano, Garmendia | Solano, Ordoñez | 2:41 | |||||
10. | "Arrain-saltzailearena" | Solano, Garmendia | Solano | 2:58 | |||||
11. | "Gotti!" | Solano, Garmendia | Ordoñez, Solano, Mañoli | 2:29 | |||||
12. | "X" | Solano | Instrumentala | 2:32 | |||||
13. | "Estoy Aqui Remix" | Xabi Pery | Solano, Banterla | 3:38 | |||||
14. | "Pasodoble Remix" | Davidb | Solano | 4:10 | |||||
15. | "Oroitzen Zaitudanean, Ama" | Mikel Laboa, Joseba Sarrionaindia | Solano, Banterla | 5:47 |
Interpreteak
- Xabi Solano - Ahotsa eta trikitia
- Sergio Ordóñez 'Patxuko' - Ahotsa, perkusioa
- Jon Mari Beasain - Gitarra, panderoa, koruak
- Aitor Zabaleta - Baxua, koruak
- Pello Gorrotxategi - Teklatua, koruak
- D.Z. (DJ Zigor) - DJ
- Iban Zugarramurdi - Bateria
- Haritz Lonbide 'Lonbi' - Tronpeta
- Jon Elizalde 'Jontron' - Tronboia
eta
- Mel - Ahotsa 1 abestian
- Igor Ruiz 'Fino' - Saxofoia 1, 2, 4, 5 eta 15 abestietan
- Oskar Benas - Gitarra 1, 2, 7 eta 11 abestietan
- Xabi Azkarate - Perkusioa 1, 2, 7 eta 9 abestietan
- Adrìa Salas, Ruben Sierra (La Pegatina) - Ahotsak 2 abestian
- David Cairol, Dalton - Ahotsak 3 abestian
- Endika, Maixa (121 Krew) - Ahotsak 4 abestian
- Teka (Kokoo girl) - Basea 5 abestian
- Jhonny 'El Bola' - Ahotsak 7 abestian
- Flavio Banterla - Ahotsak 7, 12 eta 15 abestietan
- Yacine Belahcene - Ahotsak 8 abestian
- Yannis Papaioannou - Laud akustikoa 8 abestian
- Mañoli - Ahotsak 11 abestian
- Manel - Perkusioa 15 abestian
Erreferentziak
- Esne Beltzaren uzta hirukoitza. Berria 2011-12-03 (Noiz kontsultatua: 2011-12-09).
- Esne Beltza "Freedom 3 Kolpetan" Prentsaurrekoa, CD-DVD berriaren aurkezpena. Baga Biga 2011-12-01 (Noiz kontsultatua: 2011-12-09).