37/87 Gernika jaialdia

37/87 Gernika jaialdia (garaiko izen ofiziala 37/87 Gernika izan zen), Gernikako herrian Martxa eta Borrokako kontzertuen barruan urte horretako Aberri Egunean ospatu zen jaialdi erraldoi eta mitikoa izan zen. Euskal Herrian, garai hartako Rock eta Folk jaialdi entzutetsu eta garrantzitsuenetarikoa izan zen. 1987ko apirilaren 16etik 26rako egunetan ospatu zen[1]. Hala eta guztiz, kontzertuak nagusiki 16, 17 eta 18an izan ziren. Apirilaren 25ean Benito Lertxundi eta Mikel Laboaren kontzertuak egon ziren, baina baita ere buruhandiak, erraldoiak, kalejirak eta abar luze bat.

Artikulu hau jaialdiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «[[37/87 Kortaturen diska]]».
Data: Ofizialki jaialdia 1987ko apirilaren 16etik 26ra ospatu zen, baina kontzertu nagusienak 19ra iraun zuten
Lekua: Gernika, Bizkaia
 Bizkaia

Jaialdia

1000 pezetaren truke (sasoi hartako 6 euro eta 750 pezeta lehenago erosten bazenuen) hainbeste aukerak eman zituzten jaialdiko antolatzaileek. Besteak besteː Musika jaialdia bera, antzerkia, zinema, bideoak, erakusketak, hitzaldiak, Gernikaldetik bidaiak, zerbitzuak, kanpina jartzeko lekua eta umeentzako jolas aukerak[2].

Kontzertuetan gehienbat gazteak ibili baziren ere, egun luze horietan adin guztietako jendea ibili zen Gernikatik.

Ostirala 17a Gernikako eta Gernikaldeko taldeek jo zutenː Xe Osti, Jarri Berton, Irula eta Salida de Emergencia jo zuten[3].

Apirilak 18 larunbatean hain zuzen ere kontzertuen arloan oso egun garrantzitsua izan zen eta bertan talde hauek jo zutenː Tijuana in Blue, Jotakie, BAP!!, Nahiko, Danba, Zer Bizio?, Belladona eta Baldin Bada. Hainbeste jende egon zen non jendeen arteko bultzadak oso ohikoak izan zirela. Aldi berean zikinkeria nabaria izan zen jaialdi gunean.

Hurrengo egunean apirilak 19 igandea zen eta Aberri Eguna. Are eta jende gehiago hurbildu zen Gernikara Aberri Eguna ospatzera. Jaiari zaborbatzaileen greba batu zitzaion. Honen ondorioz Gernikako alderdi askotan kiratsa nabaria zen. Kanpotik etorritako batzuk kanpin guneetan zeuden bitartean beste batzuk kalean lo egin zuten. Arratsaldean Itoiz, Potato, Kortatu eta Hertzainak jo zuten eta arrazoiak argi ez badaude ere kontzertu hauen amaieran ertzaintzarekin borroka latzak egon ziren. Gazte batzuk zaborrak erabiliz barrikadak egin zituzten eta istilu larriak egon ziren besteak beste bederatzi gazte ospitalera eraman behar izan zituzten[4].

Musika taldeak

Jaialdian parte hartu zuten musika taldeak hauek izan zirenː

- Pantxoa eta Peio

- Oskorri

- Itoiz

- M-ak

- Ruper Ordorika

- Mugalaris

- Potato

- Kortatu

- Hertzainak

- Salida de emergencia

- Xe osti

- Irula

- Jarri berton

- Tijuana in Blue

- BAP!!

- Nahiko

- Belladona

- Baldin Bada

- Zurrapak

- Zarama

- Jotakie

- Danba

- Zer Bizio?

Ondorioak

Urte horretan Herri Batasunak Gernikan antolatu zuen Aberri Eguna[5]. Gernikaren bonbardaketaren 50. hamarkada zenez, egun horrekin sinbolikoki bat eginez (bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an izan zen) iraganaren borroka eta guda 1987ko borrokekin lotu nahi izan zituzten ENAMekoek.

Helburua guztiz lortu zen "Martxa eta Borroka" deitu zitzaionarekin bete-betean asmatu zutelako. Agian hau izan egin ziren Martxa eta Borrokaren jaialdirik aipagarriena. Eta nahiz eta ertzaintzarekin lizkarrak egon, orokorrean dena ondo atera zen eta ENAMeko erakunde askok indartuta atera ziren musika eta kontzertu ezberdinak ezker abertzalearen ideologiarekin uztartzea lortu baitzuten.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.