Oztopo lasterketa

Oztopo lasterketa atletismoko proba bat da, atletismoko pistari itzuliak emanez hesi finkoak eta ur hobia ahalik eta denbora laburrenean gainditzean datzana.

Emakumeen oztopo lasterketako finala, 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan.

Arauak

Lasterketaren ohiko luzera 3000 metro da; junior mailan eta zenbait master lehiaketatan, hala ere, 2000 metro da, lehen emakumeen kategoria nagusian izaten zen bezala. Zirkuituak lau hesi finko eta ur hobi bat ditu. 3000 metroan, lasterkari bakoitzak hesi finkoak 28 aldiz gainditu behar ditu, eta ur hobia zazpi aldiz. Beraz, zazpi bira oso eman behar dizkio atletismo pistari, hasieran oztoporik gabeko zati bat egin eta gero. Ur hobia helmugaren bestaldeko bihurgunean dago, dela barnealdeko kalearen barrualdean, dela kanpoaldeko kalearen kanpoaldean. Kanpoaldean baldin bada, zazpi biretako bakoitza 400 metro estandarrak baino luzexeagoa da, eta lasterketaren hasiera helmugako zuzengunean izango da. Ur hobia barrualdean baldin bada, bira bakoitza 400 metro baino laburxeagoa da, eta hasiera helmugakoaren bestaldeko zuzengunean izango da, eta ur hobia ez da gainditu beharko hasieran.

IAAF erakundearen arauei jarraituz, hesia 914 mm garai da gizonezkoentzat, eta 762 mm garai emakumezkoentzat. Hesi lasterketetan erabilitakoak ez bezala, oztopo lasterketako hesiak ez dira erortzen lasterkariak jotzen baditu; eta arauek atletari nahi duen moduan gainditzeko aukera ematen diote, ondorioz askok oina jartzen dute hesiaren gainaldean. Lau hesi jartzen dira pistako zoruan tartekatuta, eta beste bat ur hobiaren hasieran. Ur hobiak, hesi horren atzean, ur putzua du, 3,66 m luze dena, eta aldapa bat duena, hesiaren ondoko 700 mm-ko sakoneratik hasita pistaren mailaraino doana. Aldapa horrek jauzi luzea egiteko trebetasuna duten lasterkariak saritzen ditu, zenbat eta luzeago jauzi egin sakonera txikiagoan lurreratuko baita ur putzuan.

Munduko markaren bilakaera

Munduko marka ofiziala, gizonen 3000 metro oztopodunetan, Qatarko herritartasuna duen Saif Saaeed Shaheenek du (lehen, Stephen Cherono zuen izena, eta Kenyako herritartasuna zuen). Marka 7:53,63 da, eta 2004ko irailaren 3an egin zuen, Van Damme Memorialean (Brusela). 2002ko abuztuaren 16an, Marokoko Brahim Boulamik 7:53,17 egin zuen, baina marka hori ez du berretsi Nazioarteko Atletismo Federazioak, Boulamik bi urteko zigorra jaso baitzuen 2003an, EPO drogaren erabileragatik positiboa eman eta gero.

Oztopo lasterketa zortzi minutu baino gutxiagoan egin zuen lehena Moses Kiptanui kenyarra izan zen, 7:59,18 egin baitzuen 1995eko abuztuaren 16an, Zürichen (Suitza).

Emakumeen 3000 metro oztopodunetan, munduko marka ofiziala Gulnara Galkina-Samitova errusiarrak du, 8:58,81 egin baitzuen 2008ko Joko Olinpikoetan. Lasterketa bederatzi minutu baino gutxiagoan egin duen emakume bakarra da.

Gizonak (eskuzko kronometroa)

DenboraAtletaHiriaEguna
8:49,6Sándor Rozsnyói ( Hungaria)Berna1954-08-28
8:47,8Pentti Karvonen ( Finlandia)Helsinki1955-07-01
8:45,4Pentti Karvonen ( Finlandia)Oslo1955-07-15
8:45,4Vasiliy Vlasenko ( Sobietar Batasuna)Mosku1955-08-18
8:41,2Jerzy Chromik ( Polonia)Brno1955-08-31
8:40,2Jerzy Chromik ( Polonia)Budapest1955-09-11
8:39,8Semyon Rzhishchin ( Sobietar Batasuna)Mosku1956-08-14
8:35,6Sándor Rozsnyói ( Hungaria)Budapest1956-09-16
8:35,5Semyon Rzhishchin ( Sobietar Batasuna)Tallinn1958-07-21
8:32,0Jerzy Chromik ( Polonia)Varsovia1958-08-02
8:31,4Zdzisław Krzyszkowiak ( Polonia)Tula1960-06-26
8:31,2Grigoriy Taran ( Sobietar Batasuna)Kiev1961-05-28
8:30,4Zdzisław Krzyszkowiak ( Polonia)Wałcz1961-06-26
8:29,6Gaston Roelants ( Belgika)Leuven1963-09-07
8:26,4Gaston Roelants ( Belgika)Leuven1965-08-07
8:24,2Jouko Kuha ( Finlandia)Stockholm1968-07-17
8:22,2Vladimir Dudin ( Sobietar Batasuna)Kiev1969-08-19
8:22,0Kerry O'Brien ( Australia)Berlin1970-07-04
8:20,8Anders Gärderud ( Suedia)Helsinki1972-09-14
8:20,8Ben Jipcho ( Kenya)Lagos1973-01-15
8:19,1Ben Jipcho ( Kenya)Helsinki1973-06-19
8:10,4Anders Gärderud ( Suedia)Oslo1975-06-25
8:09,8Anders Gärderud ( Suedia)Stockholm1975-07-01
8:08,2Anders Gärderud ( Suedia)Montreal1976-07-28
8:05,4Henry Rono ( Kenya)Seattle1978-05-13

Gizonak (kronometro elektronikoa)

DenboraAtletaHiriaEguna
8:05,35Peter Koech ( Kenya)Stockholm1989-07-03
8:02,08Moses Kiptanui ( Kenya)Zürich1992-08-19
7:59,18Moses Kiptanui ( Kenya)Zürich1995-08-16
7:59,08Wilson Boit Kipketer ( Kenya)Zürich1997-08-13
7:55,72Bernard Barmasai ( Kenya)Kolonia1997-08-24
7:55,28Brahim Boulami ( Maroko)Brusela2001-08-24
7:53,63Saif Saaeed Shaheen ( Qatar)*Brusela2004-09-03

* 2002. urte arte, Saif Saaeed Shaheenen izena Stephen Cherono zen, eta Kenyako herritar gisa lehiatzen zen.

Emakumeak (kronometro elektronikoa)

DenboraAtletaHiriaEguna
10:34,5Sara Heeb ( Ameriketako Estatu Batuak)Walnut1996-04-20
10:30,2Gracie Padilla ( Ameriketako Estatu Batuak)Los Angeles1996-05-17
10:23,47Courtney Meldrum ( Ameriketako Estatu Batuak)Atlanta1996-06-23
10:19,6Karen Harvey ( Kanada)Walnut1998-04-18
9:55,28Daniela Petrescu ( Errumania)Bukarest1998-06-21
9:48,88Yelena Motalova ( Errusia)Tula1999-07-31
9:43,64Cristina Casandra ( Errumania)Bukarest2000-08-07
9:40,20Cristina Casandra ( Errumania)Reims2000-08-30
9:22,29Justyna Bąk ( Polonia)Milan2002-06-05
9:21,72Alesya Turova ( Bielorrusia)Ostrava2002-06-12
9:16,51Alesya Turova ( Bielorrusia)Gdańsk2002-07-27
9:08,33Gulnara Samitova-Galkina ( Errusia)Tula2003-08-10
9:01,59Gulnara Samitova-Galkina ( Errusia)Heraklion2004-07-04
8:58,81Gulnara Samitova-Galkina ( Errusia)Pekin2008-08-17

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.