2Kate
2Kate Mikel Kazalis (Anestesia) eta Izaskun Forkadak (Naun) osatutako bikoteak Euskal Herrian musika industriala sortu zuten talde bakarrenetakoa izan zen, CUBASE VSTdun PC Pentium II 266 bat, AKAI S1000 sanplerra eta ALESIS SR16 erritmo kaxa erabiliz.
2Kate | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Gipuzkoa |
Musika mota | elektronikoa |
Urteak | 1997 - 2000 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Esan Ozenki |
Taldekideak | |
Izaskun Forkada Mikel Kazalis | |
Informazio gehigarria | |
Taldea
Mikel Kazalisek (Estigia, Anestesia, Negu Gorriak, Kuraia, Matxura…) eta Izaskun Forcadak (Naun) sortu zuten 2 Kate, ordenagailu bidez eta programazioetan oinarriturik rock industrialaren, thrasharen, musika elektronikoaren edota hardcorearen eraginak zituzten kantuak egiteko. Bi disko argitaratu zituen bikoteak Esan Ozenki diskoetxearekin. Zuzenekoetan, gitarra eta ahotsaz gain, bestelako baliabideak erabiltzen zituzten: koreografiak, bideo-proiekzioak… Gerora, Kuraia eta Matxura taldeetan aritu da Kazalis.[1]
Diskografia
- Bide Laburra (1997, Esan Ozenki)[2]
- Birziklatu (1999, Esan Ozenki)[3]
Erreferentziak
- «2 Kate» Badok.eus.
- Bide laburra. (Noiz kontsultatua: 2018-03-23).
- Birziklatu. (Noiz kontsultatua: 2018-03-23).