2AM Club (musika taldea)
2AM Club Marc Griffin abeslariak, Tyler Cordy bigarren abeslariak, Matt Reagan gitarrajoleak, Dave Dalton teklatujoleak, Ian O'Neil bateria-jotzaileak eta Matt "Sauce" Warshauer baxu-jotzaileak osatutako musika talde estatubatuar bat da. Taldea Los Angelesen bildu zen 2007an. 2AM Clubek genero barietate ezberdinetako musika jotzen du, horien artean rocka, hip-hopa, elektro musika, rapa eta alternatiboa. Taldeak Kaliforniako Mill Valleyn dagoen 2AM Club izeneko taberna baten izena darama. RCA Recordsekin sinatu zuten kontratua 2008ko irailean.
2AM Club (musika taldea) | |
---|---|
Datuak | |
Musika mota | rock alternatibo |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | RCA Records |
Marc E. Bassy (en) ![]() | |
Informazio gehigarria | |
2amclubmusic.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Historia
Taldea unibertsitateko eskena lokalean aurkeztu zen eta kostaldetik bidaiatu zuen jotzeko aukera bila. Taldeak Talking Heads eta The Modern Loverseko kide ohia zen Jerry Harrisonekin demo batzuk grabatu ondoren, 2AM Clubek orain mitikoa den taberna batean, "Tiny Porno"n jo zuen, Derbyn zegoena, Los Angelesen, ordutik Elizabeth Carlisle ekoizleak RCA Recordsentzat kontratatu zituen.
Agerpen bat egin zuten Pretty Little Liars telesaileko "Ez dago etxera itzultzera bezalako tokirik" atalean "Worry About You" eta "Make You Mine" interpretatuz beste kantu batzuen artean.
Kideak
- Marc Griffin: Abeslari nagusia (2007tik egundaino)
- Tyler Cordy: MCa (2007tik egundaino)
- Matt Reagan: Gitarra-jolea (2007tik egundaino)
- Dave Dalton: Teklatujolea (2007tik egundaino)
- Ian O'Neill: Bateria-jotzailea (2007tik egundaino)
- Matt "Sauce" Warshauer: Baxu-jotzailea (2007tik egundaino)
Diskografia
Estudioko bildumak
- What Did You Think Was Going to Happen? (2010)
Singleak
- Worry About You
- Lett Me Down Easy