20 de abril
20 de abril (euskaraz: «Apirilaren 20a») Celtas Cortos espainiar folk musika taldearen abesti bat da. 1991n Cuéntame un cuento diskoaren barnean kaleratu zuten.
20 de abril | |
---|---|
Celtas Cortosen singlea | |
Egilea(k) | Celtas Cortos |
Argitaratze-data | 1991 |
Izenburua | 20 de Abril |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Honen izena darama | Apirilaren 20 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Celtic rock (en) |
Hizkuntza | gaztelania |
Diskoetxea | Discos Radiactivos Organizados |
Deskribapena | |
Honen parte da | Cuéntame un cuento (en) |
Hitzak | Jesús Cifuentes |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jesús Cifuentes |
Abestia
Jesús Cifuentesek hitzak gutun gisa idatzi zituen, neska-lagun ohi bati zuzenduak, gaztetako lagun talde komunarekin iraganean bizi izandako une onak nostalgiaz gogora ekarriz.[1] Horrez gain, abestiak Turmo etxolan, Huescako Benasque udalerriko Estós haranean dagoen aterpe batean, asteburu jakin bati buruz ere hitz egiten du.[2]
Cifuentesek hitzak benetako istorio batean oinarritzen ez zirela azaldu zuen. Abestia El Tiemblon gizarte-laguntzaile gisa aritu zela moldatu zuen.[3] Hala ere, 30. urteurrenean, bere balizko neska-lagun ohiak gutuna erantzun eta bere "erantzun"a argitaratu zuten.[4]
Abestiaren izenburuak abestiaren lehen bertsoa aipatzen du, gutunaren goiburua izango zena errepikatzen duena: 20 de abril del 90 (1990). Abestia, ordea, 1991n idatzi zuen.[5]
Oihartzuna
Laster ospetsu bilakatu eta 1992ko apirilaren 18ko astean Los 40 Principales irrati-kateak egindako zerrendako lehen postua eskuratu zuen. Hain handia zen oihartzuna, ezen Valladolideko Udaleko Ezker Batuak proposamen bat ere aurkeztu zuen: José Antonio Primo de Rivera kalearen izena 20 de abril deitzera pasa zedila- Hala ere, azkenean proposamenak ez zuen aurrera egin.[6]
Abestiaren bideoklip ofiziala ez zuten urte asko geroago arte grabatu, 2019ko apirilaren 20era arte hain zuzen ere.[7]
Dataren 25. urteurrena bete zenean, hau da, 2015eko apirilaren 20an, Espainian olatu nostalgiko bat gertatu zen, bai sare sozialetan, bai komunikabideetan, abestia gogora ekarriz, eta trending topic bihurtu zen. Letraren parodiak eta abestiaren kartaren balizko erantzunak ere agertu ziren.[4]
Bertsioak
Amaral, Siniestro Total, Oysterband eta Nomadi taldeek abestiaren bertsioak egin dituzte, azken biek ingelesez (20th of april) eta italieraz (20 di Aprile), hurrenez hurren.[8] COVID-19 pandemiaren ondorioz, Valladolideko taldeak beste artista ezagun batzuekin batera, Celtas Cortos & Amigos izenpean, bertsio berri bat kaleratu zuen, non letra bere 30. urteurrena ospatzeko egokitu zuten eta bertsioaren mozkinak ongintzarako eman zituzten.[9]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Cuéntame un cuento» Lafonoteca 2010-11-12.
- (Gaztelaniaz) M80 Radio. (2015-4-20). 20 de Abril del 90. .
- (Gaztelaniaz) «25 años del 20 de abril de Celtas Cortos» Europa Press 2015-4-20.
- (Gaztelaniaz) «La chica de 20 de abril del 90 al final contestó al Cifu y tenemos la carta» GQ 2017-4-20.
- «'20 de abril del 90' cumple 25 años» El Mundo.
- «La canción "20 de abril del 90", un cuarto de siglo de melancolía de Celtas Cortos» eldiario.es 2015-4-20.
- Bideoa YouTuben
- (Gaztelaniaz) Elena Santos & Arturo Bracero. (2015-4-20). «'20 de abril' cumple 25 años: un homenaje a la canción en emojis» The Huffington Post.
- (Gaztelaniaz) «Adaptamos la letra de '20 de abril' al confinamiento» El País 2015-4-20.