2038 efektua
2038 efektua edo 2038. urteko efektua, urte horretan mundu osoko software batzuk zuzen funtzionatzeari utziko diotenaren arazoa da. Fenomeno honek, datak 1970. urte hasieratik segundotan zenbatu eta 32 biteko zenbaki oso bezala gordetzen dituzten sistemetan du eragina. Datak adierazteko modu honek 2038. urteko urtarrilaren 19ko 03:14:07 UTC ordua da adierazi dezakeen azkena, beraz, hortik segundo baten ostean, 32 biteko zenbaki osoa negatibo bihurtuko da eta 1901. urtea adieraziko du.
Denbora adierazteko modu hau Unix motako 32 biteko sistemetan erabiltzen da batik bat, baina arazoak datak modu honetan manipulatzen dituzten sistema orotan du eragina. Gaur egungo 64 biteko sistema gehienetan 64 biteko zenbaki osoak erabiltzen dira eginkizun honetarako, arazoa milaka milioi urtetan atzeratuz.
Ikus, gainera
- 2000 efektua
Kanpo estekak
- (Ingelesez) 2038 efektuari buruzko webgunea.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |