2024ko apirilaren 8ko eguzki eklipsea

2024ko apirilaren 8ko eguzki eklipsea eklipse osoa izango da. Eguzki eklipse bat Ilargia Lurra eta Eguzkiaren artean igarotzen denean gertatzen da, Lurrean dagoen ikusle batentzat Eguzkiaren argia osorik edo zati batean estaliz. Eguzki eklipse oso bat gertatzen da Ilargiaren itxurazko diametroa Eguzkiarena baino handiagoa denean, zuzenean eguzkiarne argi guztia blokeatuz, eta eguna iluntasunean bilakatuz. Osotasuna Lurraren gainean oso esparru estuan gertatzen da, eta eguzki eklipse partziala bere inguruan milaka kilometrotan zehar hedatzen da.

2024ko apirilaren 8ko eguzki eklipsea
Map
Eklipse mota
MotaOsoa
Gamma0.3431
Magnitudea1.0566
Eklipse maximoa
Iraupena4m 28s
Koordenatuak25.3°N 104.1°W / 25.3; -104.1
Bandaren zabalera maximoa198 km
Denborak (UTC)
Eklipse maximoa18:18:29
Erreferentziak
Saros139 (71(e)tik 30)
Katalogoa # (SE5000)9561

1.0566ko magnitudea izango du. Eklipse osoaren iraupenik handiena 4 minutu eta 28 segundokoa izango da.[1] Bere ibilbidean erdialdeko Ozeano Barea, Ipar Amerika eta iparraldeko Ozeano Atlantikoa zeharkatuko ditu.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.